Translate

Mostrando entradas con la etiqueta oparia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oparia. Mostrar todas las entradas

martes, 28 de abril de 2020

Animalia Mezulariak

Kaixo lagunak!

Uretako animaliak lantzen ari garela aprobetxatuz mezulari bihurtu ditugu. Gure familiak eta lagunak zoriontzeko postariak bihurtu ditugu. Ea zer deritzozuen!

 

HAS GAITEZEN, IKUSIKO DUZUE ZEINEN ERREZA DEN!

MATERIALAK



  • Koloretako orriak
  • Errotulki beltza
  • Arkatza
  • Artaziak
  • Kola
  • Serpentina






PROZEDURA:

1- Orri morean borobil bat irudikatuko dugu, plater bat erabili dezakezu edo zerbait borobila.

2- Moztu ezazu.

3- Erditik tolestu.



4- Bigarren orrian itsatsiko dugu, baina borobil erdia besterik ez.


5- Itsatsita daukagunean serpentinak hartu eta zatitxoak eginez itsasten joango gara.

 

6-  Begitxoak irudikatuko dizkiogu, nahi izanez gero.


7- Orri zuri batean tamaina berdineko borobila egin eta mezua idatziko dugu.

8- Marmokaren buruaren barruan itsatsiko dugu.


KARRAMARROA egiteko:

Pausu berdinak egin genituen. 
Serpentinak erabili beharrean, pintzak egiteko 4 borobil txikiagoak erabili genituen gutxi gorabehera 6 cm-ko diametroa duena. Erditik tolestu eta itsatsi orrian.

 



viernes, 24 de abril de 2020

Sorpresa Kutxa

Kaixo Berriro ere!

Gaurko eskulana benetan berezia da. Aukera mordoa ematen duen kutxa bat sortuko dugu. Kutxa hau erronken kutxa bihurtu daiteke, baita sarien kutxa ere. Ikasgai desberdinak lantzeko ere balio du, matematikak, gizarte, kultura, natura...

KONTUZ, ESKULAN HONETAN HELDU BATEN LAGUNTZA BEHARKO DUZU, KUTERRA ERABILI BEHARKO BAITUZU



Hasteko prest? Goazen ba!


MATERIALAK


  • Kartoizko kutxatxo bat
  • Kartoia
  • Kartulina
  • Kola
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Boligrafoa
  • Erregela
  • Dekoratzeko elementuak







PROZEDURA

1-  Kartoia hartu eta kutxaren tamainako karratua irudikatuko dugu. Erregelaren laguntzaz 3 milimetro kenduko diogu egin diogun karratuari. Karratua gure kutxa baino txikiagoa izan behar du eta.



2- Moztu kutxan sartzen diren beste moztu, nirean 21 sartzen dira.





3- Moztu eta kartoiaren lodiera neurtuko dugu.


4- Neurri horrekin kutxaren alde batean markatu egingo dugu. Nireak 3 mm neurtzen ditu eta kutxan 3 mm-ko marra irudikatu dut.


5- Kuterraren laguntzaz moztu. GOGORATU, laguntza eskatu eta kontuz atzamarrekin.


6- Behin zuloa egin dugula eta gure kartatxoak errez hartzeko goiko eta beheko aldean zirkuluerdia irudikatu eta moztu.
7- Orri bat hartu eta gure karratutxoen tamainako karratuak egingo ditugu.




8- nahi ditugun ideiak idatziko ditugu, adibidez, erronkak, kirolak, naturako galdera bitxiak, historia edota mezu positiboak.



9- Behin idatzita ditugunean kolaren laguntzaz itsatsiko ditugu.


10- Guztiak eginda ditugunean kutxan sartuko ditugu.


11- Ondo funtzionatzen duela ziurtatuko dugu, karraturen bat ez bada behera joaten handiegia da eta moztu beharko dugu.



12-  Dekoratzea besterik ez zaigu geratzen. Nik kartulina zatitxoak jarri ditut. Berdina egiten baduzue kontuz zirkuluerdiak ez tapatzeko.



13- Idatzi kutxa misteriotsua edo nahi ditugun ikurrak egin eta bada prest gure kutxatxoa


domingo, 19 de abril de 2020

Zapitxozko alfonbra

Kaixo,

Gaurkoan eskulan sinple bezain eder bat dakarkizuet. Izugarri erraza da, pazientzia eskatzen du hala ere. 

HASTEKO PREST?






























MATERIALAK:



  • Zapitxo harilak edo kotoizko kamiseta zaharrak
  • Artaziak
  • Alfonbrak laprast ez egiteko sarea



PROZEDURA:




 1. Harila hartu eta 15 cm-ko zatitxoak moztuko ditugu.




2. Sarea hartu eta zulotxoetan barrena sartuko ditugu. Horretarako zatitxoa erditik tolestu.




3. Tolestuta dagoen muturra sartuko dugu zulotik.








4. Bideoan ikusten duzuen bezala tirak sortutako zulotik beste muturra sartu eta korapiloa egin. 



5. Nekagarria ez izateko zulotxo bat utziko dugu tartean, lasai, gero hau ez da nabarituko eta.


6. Horrela guztia amaitu arte.


Telebista ikusten ari garela egin dezakegu oso mekanikoa baita! Animo!

lunes, 27 de junio de 2016

Plastikozko eskumuturrekoa




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso sinplea da, baina arrisku asko dituenez heldu baten beharra dago.
Materiala birziklatzen da.

MATERIALA:


  • Plastikozko botila bat
  • Artaziak eta kuterra
  • Atzazkalak margotzeko margoak
  • Plantxa



PROZEDURA:

  1. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Botila hartu eta 4 cm inguruko zati bat moztu. Berdin da ez bazaigu mozketa guztiz artez gelditu.
    ADI! Ez bota beste botila zatiak, horrekin beste eskulanak egin daitezke. Amaieran jarri dizkizuet.
  2. Artez gelditu ez bazaigu, artazien laguntzarekin arteztu.
  3. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Ertzek gure besoa ez mozteko borobildu egingo ditugu. Horretarako plantxa entxufatu eta ertzak pasatuko ditugu. Kontuz, denbora asko izanez gero plastikoa asko urtuko zaigu. 
  4. Behin borobilduta ditugunean apaindu egingo dugu. Hemen dator zatirik dibertigarriena! Atzazkalak margotzeko margoak hartu eta gure gustura margotuko dugu. Zergatik erabiliko ditugu margo hauek? Tenpera erabiliz gero, plastikoa denez ez da ondo atxikituta geratuko eta gure lanak ez du ezertarako balioko.


                                             

EA ZEINEN EDERRAK EGITEN DITUZUEN ZUEK!!!

       


sábado, 25 de junio de 2016

GILTZATAKOA

Hau bai sinplea, baina zein ederra gelditzen den giltzekin batera. Gure txikienei konplikatuegia irudituko zaien arren nagusiagoei izugarri gustatzen zaie eskulan hau. Gainera, nork ez du gabonetako serpentina horiek kaxoietan sartuta, bada begira zertarako erabili daitezkeen.

Has gaitezen!!





MATERIALAK:



  • Serpentinak
  • Kola zuria
  • Arandela



PROZEDURA:



  1. Serpentina bat hartuko dugu eta estu-estu biribiltzen hasiko gara.

  2. Nahikoa eginda dugula uste dugunean edo zatitxoa amaitu zaigunean kola zuriarekin (gutxi erabili) ertza itsatsiko dugu

  3. Gainean beste koloreko zati bat hartu (edo kolore berdina), kolarekin itsatsi eta birbiltzen jarraitu.

             
  4. Nahi adina egin baina pixka bat lehenago arandela hartu eta alde batean jarri.

  5. Bertan gelditzeko serpentinekin lortuko dugu gainetik pasatuz, gero eta lodiagoa izan gehiago iraungo digu.

  6. Amaitutzat ematen dugunean kola zuriarekin (beti ere neurrian, asko botaz gero kapa lodiegia deldituko zaigu) guztia errepasatuko dugu. Nik atzamarrarekin egiten dut, baina pintzel batekin ere egin daiteke. Pausu hau oso garrantzitsua da, kola zuriak babestu egingo duelako eta.

             
  7. Lehortzen utzi