Translate

martes, 21 de abril de 2020

Marakak 2

Kaixo!

Gaurkoan zarata apur bat aterako dugu. Maraka berriekin natorkizue, orain dela urte batzuk maraka batzuk erakutsi nizkizuen, gaurkoan are sinpleagoak baina benetan dibertigarriak egingo ditugu.



 HAS GAITEZEN BERAZ!



MATERIALAK:



  • 2 jogur pote (maraka bakoitzeko)
  • Pegatinak (edo dekoratzeko nahi duguna) 
  • Kola/Silikona
  • Lekaleak/Zerealak




PROZEDURA:

1- Jogur poteei etiketa kenduko diegu. Guk egindako irudi batekin forratuko badugu pausu hau ez da beharrezkoa izango.


2-  Pegatinez beteko dugu edota gure artelanak itsatsiko ditugu.



3- Pote baten erdia gure zerealez edo lekalez beteko dugu. Lekale bakoitzak soinu desberdina ateratzen du, beraz, soinu desberdina ateratzen duen marakak sortu ditzakegu.


4- Beteta dagoen potearen gainean bestea itsatsiko dugu, silikonaz edo kola arruntarekin.

5- Lehortzen utzi eta badaukagu gure lehenengo Marakak! Pausu berdinak jarraitu nahi beste maraka egiteko. 


KONTZERTUA EGITEKO PREST GAUDE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario