Translate

domingo, 12 de abril de 2020

TREBEA OTE?




MATERIALA





  • Kartoizko kutxa bat (laboreena adibidez)
  • Komuneko paperaren bi tutu
  • Paperezko orriak
  • Margoak
  • Artaziak
  • Zeloa
  • Kola/Pegamentua
PROZEDURA:


1. Orri batean nahi dugun animaliaren irudia egin, nik 3 igela txikiren aurpegia aukeratu dut. Bakoitzak aukeratu dezala nahi duena. Ahoa komuneko tutuaren tamainakoa egingo diogu. Nik hiru aukeratu ditudanez txikiak egin ditut (zabaleran 11cm eta altueran 8,5 cm), bakarra nahi baduzu handiagoa egin. 


3. Kutxa politagoa nahi baduzu forratu orri batez edo koloredun forroarekin, nik beltza jarri diot. (Pausu hau ez da derrigorrezkoa, nahi bada bakarrik egin)












4. Igelak nahi diren tokian jarri eta boligrafo batekin edo arkatzarekin ahoa markatu egingo dugu, zuloa non egin behar den jakiteko.








5. Pausu honetan, agian heldu bati laguntza eskatu beharko duzue. Kuterrarekin edo artaziekin zuloa kutxan moztu, aurretik eta atzetik.


6. Ondoren tutuak hartu eta kutxaren zabalera kontuan izanda moztu, gutxi gorabehera erditik.














7. Zeloaren laguntzaz zuloan tutuak itsatsi.







8. Amaitzen joateko, igelen aurpegiak kutxan itsatsi.


9. Eta guztiz amaitzeko animali bakoitzaren aurpegian nahi den zenbakia jarri, horrek guk irabaziko ditugun puntuak izango baitira.







JOLASTEKO MODUA


Pelota txiki batzuekin, ez badaukagu paperez egindako pelotatxoak egin ditzakegu, zuloetan sartzen saiatuko gara distantzia batetik. Ondoren puntuak gehituko ditugu.

EA ZEINEK IRABAZTEN DUEN, BAIETZ ZU IZAN!












No hay comentarios:

Publicar un comentario