Translate

lunes, 20 de abril de 2020

Opari potea

Kaixo berriz ere lagun!

Gaurko honetan jogurta poteekin egindako eskulana dakarkizut. 
Etxean ditugun gauzekin egiteko erraza da eta gainera poteak berrerabiltzen ari gara. Gure planeta zaintzen ari gara. Animali desberdinak egin daitezke... baina ez gaitezen aurreratu... 


Has gaitezen!



 


MATERIALAK
  • Jogur potea
  • Kartulina
  • Kartoia/orri zuriak
  • Errotulkiak
  • Artaziak
  • Kola
  • Arkatza
  • Borragoma






PROZEDURA

1. Jogur poteari etiketa kenduko diogu. Nire jogur potea berdea zenez ez diot gorputza margotu edo forratu, baina beste koloretako jogur potea baduzu margo dezakezu edota kartulinarekin forratu ere.

2. Ondoren kartulina hartu eta nahi dugunaren animaliaren aurpegia irudikatuko dugu. Nik igel baten figura egin dut eta 8 cm zabaleran eta 6,5 cm alturakoa da.





3. Moztu egin dugun marrazkia.




4. Orri zuri batetan begiak irudikatu eta moztu egingo ditugu.




5. Igelari ahoa eta sudurra errotulkiekin marraztu.




6. Kartoi zatia hartu eta laukizuzen bat moztuko dugu (6 x 2,5 cm).




7. kartoi zati bat igelaren ahoaren atzeko partean itsatsiko dugu, gutxi gorabehera 1 cm. 




8. Jogur potea hartu eta soberan geratzen den kartoi zatia itsatsiko dugu.


9. Lehortzen utzi. Bitartean igelaren ankatxoak irudikatuko dugu kartulinean. Moztu eta itsatsi jogur potearen beheko zatian.




10. Berdina egingo dugu beste bi ankekin. Kasu honetan, ordea, goiko aldean jarriko ditugu, bakoitza alde batean (eskuina eta ezkerra).


 

11. Goxokiz edo bonboiez bete eta badaukazu oparirik ederrena eta gainera zure eskuekin eginda. Izugarria zara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario