Gaur benetan eskulan erraza ekarri dizuet. Niri izugarri gustatzen zait nire agenda eta koadernoak apaintzeko. Nik lorearen itxura eman diot, baina edozein eman diezaiokezu. Imaginazioa martxan jarri!
Prest? Ea ba!
1. Orri baten laurdena erabiliko dugu. Orria erditik tolestu eta berriro ere tolestuz lortuko dugu laurdena. Moztu.
2. Moztu dugun zatia erditik tolestu, irudian ikusten den bezala.
4. Berriro ere tolestu egingo dugu, baina kasu honetan markatu besterik ez dugu egingo eta berriz zabaldu.
5. Goitik behera erditik tolestu eta markatu. Zabaldu. Horrela paperaren erdia markatuta geratuko da.
6. Erdiko puntuaren inguruan borobiltxo bat egingo dugu.
7. Borobiltxoaren inguruan petaloak irudikatuko ditugu. Adi. Ertzetakoak ez daitezela guztiz amaierara heldu, bestela loreak solteak aterako dira, mozten dugunean.
8. Moztu.
9. Zabaldu loreak
10. Azkenik lorearen erdian errotulkiarekin borobila margotu eta badaukagu.
Forma ezberdinak eman ahal diozue, orain imaginazioa zuen esku dago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario