Izugarri gustatzen zaidan jolas bat ekarri dizuet gaur. Guk pertsonalizatu dezakegulako milaka aukera ditu. Jolas hau erabili dezakegu ikasgaien euskarri bezala. Adibidez, landu daitezkeen gauzen artean hauek izan daitezke:
- Deskribapenak: aditzondoak, (ezaugarriak)
- Gaia bera: animaliak, arropa, janariak, etxea, gorputz atalak... ( hiztegia)
- Hizkuntzak
MATERIALAK:
- Fieltro edo ilerako goma zabala
- Berrerabiltzeko orriak
- Artaziak
- Margoak edo errotulkiak
- Kartulina
- Belkro zati bat
- Kola (argazkian falta da)
PROZEDURA:
- Berrerabiltzeko orriak hartu eta 7 cm-ko karratuak irudikatuko ditugu. Nik lehenengo arkatzarekin egiten dut eta behin ondo dagoela errotulki beltzarekin birpasatzen dut. Pausu hau ordenagailuan egin daiteke eta gero inprimitu.
- Moztu karratuak eta koadro bakoitzean landu nahi den irudiak egingo ditugu. Txikitxoekin hobeto da irudiak, baina nagusiagokoekin hitzak erabili daitezke. (moztu baino lehen). Hau ere, ordenagailuan egin daiteke.
- Irudiak margotu.
- Kartulina batean itsatsi.
- Moztu kartulinarekin batera.
- Pausu hau ez da derrigorra baina, nire gomendioa egitea da. Honi esker, gehiago iraungo digute eta irudiek. Koladun forroa erabiliz plastifikatuko ditugu.
- Irudi bakoitzaren atzean belkro zati txiki bat jarriko dugu. Belkroak bi zati ditu, zati bat lehuna dena eta bestea latza. Latza erabiliko dugu.
- Fieltro 3-4 zm inguruko zabalera duen zati luze bat moztuko dugu. Laburregi gelditzen bazaigu, lasai, bi zati moztu.
- Bi zati moztu behar izan badugu, zati baten muturrean belkroaren zati latza jarriko diogu. Zergatik latza bakarrik? Fieltroari oso ondo heltzen delako.
- Fieltro zati horren beste muturrean beste belkro zati bat jarri.
Nola Jolastu:
- Bolondres bat aukeratu.
- Zinta edo goma buruan jarriko du edo diogu.
- Beste batek aukeratuko du zein irudi jarri eta begiak ixteko esango diogu, tranparik egin ez dezan.
- Kopetan jarriko diogu eta begiak irekitzeko esan. Logikoa denez, ezingo du irudia ikusi, baina beste guztiok bai.
- Bolondresak galderak egingo ditu, baina, beti ere erantzuna ez edo bai dena.
- Kolorea: Gorria naiz?
- Tamaina: Handia naiz?
- Forma: Borobila naiz?
- Erabilera: Borratzen dut?
- Besteak: Anfibioa naiz? Biziduna naiz?
ASMATZEKO GAI AHAL ZARA?
No hay comentarios:
Publicar un comentario