Gaurko eskulana jolas bat da, ia guztiak ezagutuko duzuena. Oso sinplea bezain erraza da.
Has gaitezan!
Materialak:
- 25 zm-ko 41 bambu makila (Moruno pintxoak egiteko)
- Errotulkiak
- Orri zikin bat
Prozedura:
- Mikadoa egiten hasi aurretik aukeratu koloreak, gutxi gorabehera horrelako zerbait, beti ere zuen gustuko koloreak aukeratuz:
- Makila bat marroia
- Bost makila urdina
- Bost makila morea
- Hamabost makila gorria
- Hamabost makila berdea
- Makila hartu eta errotulkiarekin margotzen hasiko gara, zuen gustura margotu. Gogoratu, mahaia zikindu ez dadin orri zikinaren gainean egingo dugula. Nik, adibidez, bi ertzak margotu ditut eta erdian beste zatitxo bat.
- Makila guztiak margotuta ditugunean, orri zati bat hartu eta makila bakoitzak balio duena idatziko dugu, horrela jolasten dugunean guztiok jakingo dugu eta. Puntuak, zuek adostu dezakezue (matematikak lantzeko modua izan daiteke)
- Jolasteko, makila guztiak hartuko ditugu. Makilen ipurdia mahaian jarri eta askatu makilak. Norantz guztietara jauziko dira (hori da interesatzen zaiguna). Eta orain txandak errespetatuz makila bat hartzen saiatuko gara. Baina KONTUZ! Makila hartzean ezin dira besteak mugitu eta. Mugituz gero, berriro utzi beharko dugu makila eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario