Translate

lunes, 13 de abril de 2020

Mugikor euskarria

Egun on!

Gaurko eskulana mugikorrak eusteko euskarria egingo dugu. Horrez aparte, bozgoragailu bihurtu daitekeena. Oso erraza da eta etxean ditugun gauzekin egin daiteke. Animatu!










MATERIALA

  1. Komuneko edo sukaldeko paperaren tutu bat
  2. Dekoratzeko margoak, zintak, papera, fieltro...
  3.  4 txintxeta
  4. kola
  5. Artaziak/kuterra





PROZEDURA

1. Lehenengo eta behin tutua hartuko dugu eta gure mugikorraren tamainako zulo bat egingo dugu. Horretarako mugikorra tutuan jarri eta errotulki batekin markatuko dugu tutua.


2. Markatutako borobila moztu egingo dugu. Pauso honetarako agian laguntza eskatu heldu bati. Kuterrarekin edo artaziekin moztu.
3. Ondoren, nahi duzun bezala dekoratu, nik koladun fieltroa erabili dut. Kolore desberdinetako zeloa erabili dezakezu. Ziur nago zuk askoz politagoa egingo duzula!

4. Amaitzeko zuloaren kontrako aldean, hau da, beheko aldean 4 txintxeta jarriko ditugu, hankatxoak balira bezala. Bi alde batean eta beste biak kontrako aldean.


5. Bozgoragailu bihurtu nahi baduzu tutuaren bi ertzak tapatu itzazu paperarekin edota kartulina zati batekin. Baietz, altuago entzuten da!!

EA ZEIN ELEGANTEAK ATERATZEN ZAIZKIZUEN ZUOI, Izugarri gustatuko litzaidake zuenak ikustea!



No hay comentarios:

Publicar un comentario