Kaixo Lagunak!
Gure mahaia ordenatuta mantentzeko mahaiko estutxe bat prestatuko dugu. Margoak, arkatza, borragoma, zorrozkiloa, klipak, txintxetak... gordetzeko aproposa den estutxe bat da. Nahi besteko konpartimentu sortu ditzakegu. Horrez gain, etxean sortzen diren "zaborra" berrerabiliko dugu.
ADI! Momentu batean kuterra erabili beharko dugu, beraz heldu bati laguntza eskatu.
Prest? Has gaitezen!
Materialak
- Kartoizko ontzi bat (Pringles)
- 2 lata txiki (hegaluzearena) edo gehiago
- Poliespanezko bandeja 1
- Dekoratzeko elementuak (koloretako orriak,
hariak) - Kuterra
- Artaziak
- Erregela
- Kola

PROZEDURA
1- Kartoizko ontzia handiegia denez erditik moztuko dugu. Horretarako erregelarekin neurtu (23 cm guztira) eta erdian (11,5 cm) markatxoak egingo ditugu.
2- Moztu.
3- Dekoratu egingo dugu. Horretarako paperezko koloretako orriak itsatsi ditut. Nahi izatekotan marrazkiak egin orrietan eta itsatsi.

4- Lehortzen utziko ditugu. Latekin hasiko gara orain. Kontuz, zuen latek moztu egiten badute ertzetan silikona edo plastilina jarri. Honen bitartez ez gara moztuko gauzak hartzera goazenean. Nireek ez dutenez mozten ez diet jarri. Dekoratzen hasiko gara. Nik hariak itsatsi ditut.

5- Lehortzen utziko ditugu. Berriro ere lehortzen utzi ditugun bi kutxatxoak bandejan itsatsiko ditugu.
6- Azkenik lehortuta dagoenean latak itsatsiko ditugu, nahi ditugun tokian. Nik bi ontzien erdian jarri dut, baina hori bakoitzak erabaki dezala. Silikonarekin itsatsi dut arinago amaitzen delako, baina zuek ez badaukazue kolarekin itsatsi eta 10 segunduz mantendu indar apur bat eginez.
Badaukagu eginda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario