Translate

miércoles, 15 de abril de 2020

3D Posta-txartela

Egun on!

Gaurko eskulana oparitzeko ezin hobea da. Oso ikusgarria geratzen da, baina gure kontzentrazio osoa eskatuko digu. 


Goazen gure familia eta lagunak zoriontzera!





 





MATERIALA


  • Orriak
  • Kolore desberdinetako kartulinak
  • Kola
  • Erregela
  • Artaziak
  • Errotulkiak/margoak...



PROZEDURA

1- Lehenengo nahi dugun koloreko kartulina hartu. Erregela eta arkatzaren laguntzaz 10 x 29 cm ko laukizuzen bat marraztuko dugu.


2- Moztu ezazu artazien laguntzaz.

3- Behin moztuta daukagula erditik tolestuko dugu.


4- Alde batera utziko dugu momentuz. Beste koloreko edo kolore bereko kartulina hartu eta 7 x 20 cm ko beste laukizuzen bat marraztu.

5- Moztu ezazu artazien laguntzaz


6- Erditik tolestuko dugu, irudian ikusten duzuen bezala.

7- Mendi bat balitz bezala mahaiaren gainean utziko dugu. (Orain zuen atentzio handiena beharko dut)


8- Berriro ere erditik tolestuko dugu. Goiko muturra behekoarekin jarrita tolestu.


9- Ondo markatu atzamarrarekin.Goiko erpinak (2) orain erdian agertu zaigun markaraino eramango dugu. Etxe baten teilatua izango balitz bezala eginez.



10- Behin atzamarrekin ondo zapaldu dugunean berriro ere altxatu eta buelta eman.



11- Berriro ere erpinekin berdina egingo dugu. Erdian dagoen markaraino eramango ditugu.





12- Ondo markatu eta berriro altxatu. Orain tolestuta dagoena zabaldu eta bideoan ikusten den bezala tolestuko dugu.



13- Behin tolestuta daukazula kola jarri goiko hirukian eta alde batera utzi dugun kartulina zatiaren barruan itsatsi egingo dugu. Momentuz alde batera utziko dugu.




14- Orri bat hartuko dugu, koloretakoa izan daiteke edo zuria ere bai. Arkatzarekin eta erregelarekin 8 x 20 cm-ko laukizuzen bat irudikatuko dugu.



15- Moztuko dugu.





16- Erditik tolestu egingo dugu.


17- Zabalik dagoen aldetik, orri bat hartu eta berriro ere erditik tolestu.


18- Buelta eman eta behekoarekin berdina egingo dugu.


19. Paper zati hau lehen egin dugun kartulinan itsatsi beharko dugu. Horretarako lehengo kartulina muntaia hartu eta  irudian ikusten duzuen bezala eskuinean goian emango dugu kola eta ezkerrean behean.



20. Tolestu dugun paper zatia zabaldu eta itsatsiko dugu.


21.  Portadan jarri nahi duzuena egiteko nik orriarekin egin dut, baina kartulinarekin ere egin dezakezue. 8,5 x 13 cm-ko karratu bat egin dut eta forma ezberdineko artaziekin moztu. Ondoren oparitu nahi diodanaren adina jarri eta marran bere izena jarriko dut.


22. Ondoren kartulina hartu eta barruko mezuak idazteko 4,5 x 7 cm-ko 4 laukizuzen egin ditut.


23. Moztu.


24. Dekoratu, nik puntuak eta marrak egin ditut errotulkiarekin eta gainean boligrafo beltzarekin mezuak idatzi dizkiot.


ETA HONEKIN AMAITU DUGU. EA ZEIN POLITAK EGITEN DITUZUEN ZUEK!




No hay comentarios:

Publicar un comentario