Translate

Mostrando entradas con la etiqueta Opariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Opariak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 6 de mayo de 2020

Gaileta tarta

 Kaixo,

Gaur urtebetetze tarta eder eta goxoa dakarkizuet, gainera ez dugu laberik erabiliko. Osagai desberdinekin egin daiteke, txokolate zuria, beltza... 

Benetan goxo goxoa dela!




Probatzeko prest? Goazen ikustera zein osagai beharko ditugun:

OSAGAIAK


  • Gailetak laukizuzen itxurarekin.
  • Gurina
  • Azukrea
  • Esnea
  • Kakao (calacao edo nesquik)
  • Txokolate tableta

MATERIALAK:

  • Ontzi karratu bat edo bandeja bat
  • 3 ontzi txiki
  • 3 kolara txiki
  • Mikrouhina

PROZEDURA

1- Ontzi txikitxo batean esnea mikrouhinean epeldu eta goizero bezala kakao koilakarada bat botako diogu. Gero eta kakao gehiago bota orduan eta txokolate zapore gehiago izango dute gure gailetek. Primeran irabiatu.

2- Bigarren ontzi txikian gurina eta azukrea nahastuko dugu. Kantitateak berdin du. Gero eta azukre gehiago orduan eta goxoagoa, baina kontuz gero hortzak ondo garbitu!


















3- Ontzitxoak prest ditugunean hasiko gara gailetekin. Hartu gaileta bat eta esnea eta kakaoa dugun nahasketan murgildu.
 

4- Ondoren gure ontzi handian edo bandejan jartzen joango gara, bata bestearen ondoan.


5- Laukizuzen handi bat egin arte. Lehenengo kapa egin ostean, gurina eta azukrea dugun nahastea botako dugu gainetik, kapa fina edo lodia zure esku usten dut. Lasai, nahasketa amaitzen bada berriro egin. Nik bi aldiz egin behar izan nuen nahasketa.

6- Kapak txandakatzen joango gara. Nahi besteko altura daukagunean hirugarren ontxitxoa hartu eta txokolate tableta erdia urtu egingo dugu. Horretarako mikrouhinean 10 segunduz sartu eta irabiatu. Berriro ere 10 segunduz sartu eta irabiatu. Horrela guztiz urtuta egon arte. KONTUZ! Denbora luzez sartzen baduzu mikrouhinean erre egingo da eta gustu txarra izango du.


7- Azkeneko kapa izango da. Hozkailuan sartu eta hozten utziko dugu. Gero eta denbora gehiago eduki, hobeto. Horrela gure gailetak bigundu egingo dira eta zapore guztiak nahastuko dira.


ZORIONAK ZURI!
ZORIONAK BETI!
ZORIONAK LAGUNTXO
ZORIONAK BETI!


miércoles, 22 de abril de 2020

3D koadroa

Kaixo Lagunak!

Gaurkoan gure hormak apaintzeko eskulan batekin natorkizue. Egun goibelak alaitzeko koadro bat egingo dugu. Norbaiti oparitzeko ere oso erakargarria izan daiteke.




Has gaitezen lanean!


MATERIALAK:


  • Kartoia
  • Kartulina
  • Forro zuria edo orria
  • Artaziak
  • Arkatza
  • Kola/silikona
  • Erregela





PROZEDURA:

1- Kartoia hartu eta forratu egingo dugu, kontraste handiagoa egoteko gure tximeleten eta atzealdearekin. Tximeleta zuriak edo oso argiak egin nahi badituzu beltzarekin forratu dezakezu.


2-  Kartulina hartu eta tximeleta baten iruditxoa egin. Gorputza marraztea gomendatzen dizuet ondoren itsasteko errazagoa izango baita.


 3- Moztu eta tximeleta hori erabili oinarri bezala nahi beste egiteko.

4- Erregelaren laguntzaz tolestu egingo diogu hegal bat. Eta ondoren bestea. Gorputza geldituko da tolestu gabe.



5- Beste tximeleta guztiekin berdina egingo dugu. Nahi izanez gero kolore ezberdinetako tximeletak egin.

6- Forratu dugun kartoia hartu eta egin nahi dugun forma irudikatuko dugu, lasai, hori gero ez denez ikusiko ez du perfektua izan behar.

7- Tximeletak hartu eta gorputzaren atzeko aldean kola edo silikona jarri. Forroan egin dugun irudiaren gainean itsasten joango gara.

 





8- Baten bat ere bihotzetik kanpo itsatsiko dugu, hegaz bihotzera joango balitz bezala. Eta beste batzuk bihotzetik irtetzen. 




DENA BETE ARTE JARRAITU ETA GOZATU!

lunes, 20 de abril de 2020

Opari potea

Kaixo berriz ere lagun!

Gaurko honetan jogurta poteekin egindako eskulana dakarkizut. 
Etxean ditugun gauzekin egiteko erraza da eta gainera poteak berrerabiltzen ari gara. Gure planeta zaintzen ari gara. Animali desberdinak egin daitezke... baina ez gaitezen aurreratu... 


Has gaitezen!



 


MATERIALAK
  • Jogur potea
  • Kartulina
  • Kartoia/orri zuriak
  • Errotulkiak
  • Artaziak
  • Kola
  • Arkatza
  • Borragoma






PROZEDURA

1. Jogur poteari etiketa kenduko diogu. Nire jogur potea berdea zenez ez diot gorputza margotu edo forratu, baina beste koloretako jogur potea baduzu margo dezakezu edota kartulinarekin forratu ere.

2. Ondoren kartulina hartu eta nahi dugunaren animaliaren aurpegia irudikatuko dugu. Nik igel baten figura egin dut eta 8 cm zabaleran eta 6,5 cm alturakoa da.





3. Moztu egin dugun marrazkia.




4. Orri zuri batetan begiak irudikatu eta moztu egingo ditugu.




5. Igelari ahoa eta sudurra errotulkiekin marraztu.




6. Kartoi zatia hartu eta laukizuzen bat moztuko dugu (6 x 2,5 cm).




7. kartoi zati bat igelaren ahoaren atzeko partean itsatsiko dugu, gutxi gorabehera 1 cm. 




8. Jogur potea hartu eta soberan geratzen den kartoi zatia itsatsiko dugu.


9. Lehortzen utzi. Bitartean igelaren ankatxoak irudikatuko dugu kartulinean. Moztu eta itsatsi jogur potearen beheko zatian.




10. Berdina egingo dugu beste bi ankekin. Kasu honetan, ordea, goiko aldean jarriko ditugu, bakoitza alde batean (eskuina eta ezkerra).


 

11. Goxokiz edo bonboiez bete eta badaukazu oparirik ederrena eta gainera zure eskuekin eginda. Izugarria zara!

viernes, 17 de abril de 2020

Opiltxoak

Kaixo!

Gaurkoan sukaldean arituko gara. Errezeta erreza, goxoa eta dibertigarria. Prest?


Ea zer berhar dugun:


OSAGAIAK:


  • Platano heldu bat
  • Katilu bat irina
  • Katilu bat esne
  • Arrautza 1
  • Koloratzaileak
  • Olio pixka bat
MATERIALAK:
  • Irabiagailua eta Potea
  • Katilua
  • 3 ontzi txiki
  • Zartagina
  • Sukaldeko papera
  • Espatula
  • Koilara handia

PROZEDURA:

1- Irabiagailuko potean osagai guztiak botako ditugu, olioa izan ezik:
 
 
2- Irabiagailuarekin dena irabiatu, 2 minuturekin nahikoa izango da.
3- Behin irabiatuta dugula, ontzi desberdinetan banatuko dugu, gero eta kolore gehiago egin nahi badugu ontzi gehiago beharko ditugu. Nik hiru ontzitan banatu dut, baina opiltxoekin ostadarra egin nahi badugu gehiago erabili.


4- ontzietan banatuta ditugula koloratzaileak hartu eta goazen kolore berriak sortzera. Hasieran tanta batzuk besterik ez bota eta irabiatu koilaratxo batekin. Kolore gehiago nahi izatekotan joan tantak gehitzen.
 


5- Koloreak prest ditugunean zartagina hartuko dugu. Olio apur bat bota eta sukaldeko paperarekin zartagin osotik pasako dugu.
 

6- Pausu hau heldu baten laguntzaz egin. Piztu sua eta tenperatura altuan jarri. 
7- Bero dagoenean koilara handi batekin gure opiltxoen masa botako dugu.






















8- Egiten utziko dugu eta goiko aldetik burbuilak ateratzen zaizkionean edota masa kolorez aldatzen duenean espatularekin buelta eman.

9- Horrela jarraituko dugu guztiak egin arte!