Translate

sábado, 18 de abril de 2020

Montessori harezko bandeja

Kaixo,

Gaurkoan Montessoriren materialetan inspiratutako material bat dakarkizuet. Honekin gure haurrek idazten ikasteaz gain izugarri disfrutatuko dute. Oso erlaxantea den eskulan bat da. Etxean edo supermerkatuan aurkitu daitezkeen gauzekin egin daitekeen eskulan bat da.







Has gaitezen beraz:




MATERIALA

  • Gatza
  • Koloratzaileak (hautazkoa)
  • Pote bat
  • Koilara bat1
  • Bandeja bat







PROZEDURA

1- Pote batetan gatza botako dugu eta koloratzaileekin tintatuko dugu. Originala harearekin egiten da, baina nik harea etxean eskura ez daukadanez, hori kolorearekin pixka bat tintatzea erabaki dut.






2. Bandejan botatzen joango gara, poltsa osoa egin arte. Nik etxean nuen bandeja batean bota dut, baina horrelako bandejarik ez badaukagu, frutarena edo okelarena erabili dezakegu, edota kutxa baten tapa ere.





3. Gatzazko harea gordetzeko taper bat erabili dezakegu.




JOLASTEKO MODUA

Paperetan letrak xehez idatzi eta haurrak kopiatu egingo ditu. Baita hitzak ere, letrak ikasi dituenean.







EA ZENBAT IKASTEN DUTEN! HORREZ GAIN, OSO ERLAJANTEA DA.








No hay comentarios:

Publicar un comentario