Gaurkoan jolasteko eta gauzak ikasteko modu berezia dakarkizuet! Oso erraza da eta mota desberdinetakoak egin daiteke. Matematikak ikasteko, animalien mundua, landareena...Imaginatzen duzuena eta gehiago egin daiteke jolas honekin!
Goazen egitera!
MATERIALA
- Egurrezko pintzak
- Kartoia
- Orri zuria
- Margoak
- Konpasa
- Erregela
- Artaziak
- Kola/Belkroa
- Kartulina
PROZEDURA
1. Lehenengo eta behin konpasarekin kartoian nahi dugun tamainako borobil bat egingo dugu. Konpasa ez baduzue erabili nahi, hartu platera bat edo ontzi borobil bat eta hori erabili erreferentzia bezala. (Nik 17 cm-ko diametroa duen borobil bat egin dut)
2. Ondoren egindako borobila artaziekin moztu.
3. Jarraitzeko orri zuri batetan berdina egin. Orriko borobila tarta bat balitz bezala zati berdinetan banatuko dugu. Horretarako erregela eta arkatzarekin marrak egingo ditugu. Lehenengo erditik marra bat zeharkatuko dugu. Ondoren lau zati egiteko beste erditik. Eta horrela nahi ditugun zati kantitateak eginez. (nik 8 zatitan banatu ditut
4. Gero zatitxo bakoitzean nahi den irudia egingo da. Nik animaliak irudikatu ditut, animalien hanka kopurua landu nahi dudalako. Baina hasieran esan dizuedan bezala edozein gauza jar daiteke, ikasi nahi duzunaren arabera.
5. Orain, orria kartoian pegatzea besterik ez zaigu geratzen. Nik belkroarekin pegatuko dut, horrela nahi beste disko egin eta aldatzen joan gaitezkeelako. Baina egonkorragoa izatea nahi baduzue kolarekin itsatsi.
6. Pintzekin hasiko gara. Kartulinarekin nik zenbakiak egin ditut, baina animalien izenak ere idatz ditzakegu edota landareen zatiak.
7. Prest dauzkagunean pintzetan itsatsiko ditugu.
JOLASTERA!!!
OHARRA: borobila gero eta handiagoa egin orduan eta zati gehiago egin ahal izango dituzue eta animali edo gauza gehiago jarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario