Gaurkoan ere badugu beste eskulan bat. Hona hemen ohar eskegitzailea. Astean egin behar ditugun gauzak apuntatzeko balio du. Ikusgarria da, beraz, gauzak errazago gogoratuko ditugu.
Has gaitezen!
MATERIALA:
- Artaziak edo kuterra
- Barradun kola
- Silikona hotza
- Kartoia
- Pintzak (5 edo 7)
- Errotulkiak
- Apaintzeko gometsak
- Fieltroa/tenperak/
- Koloretako paperak
- Erregela
PROZEDURA:
- Lehenengo eta behin kartoia hartuko dugu eta 42 x 15 zm-ko zati bat moztuko dugu. Artaziekin ezin badugu kuterra erabiliko dugu. KONTUZ hatzamarrekin!
- Ondoren, koloretako papera hartu eta gure kartoia baino zertxobait handiagoa moztuko dugu. Nik opariak biltzeko papera erabili dut, baina zuek, erabili nahi duzuena edo eskura duzuena. Barradun kolaren laguntzaz itsatsi. Sobratzen den zatia atzetik itsatsi.
- Pintzak apaintzen jarraituko dugu. Zuen gustora egin, nik kolodun fieltroa erabili dut.
- Behin eginda kartoian pintzak non joango diren erabaki. Nik 7 zentimetroko aldea utzi dut bata bestearekiko. Gustora dagoenean silikona hotzarekin itsatsi.
- Gero, pintza bakoitzaren gainean asteko egunak idatzeko ditugu. Nire kasuan, lehenengo orri zuri batean idatzi dut eta gero hori itsatsi dut.
- Azkenik izenburua idatzi eta apaindu.
- Paretan jarri nahi badugu atzeko aldean soka bat itsatsiko dugu eskegi ahal izateko. Beste aukera bat hozkailuan jartzea izan daiteke. Horretarako iman batzuk itsatsi ditzakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario