Gaurko prestatuta dudan eskulana guztietan sinpleena da. Niri izugarri gustatzen zait gauzak apaintzeko eta baita oparitzeko ere.
Ea zer deritzozuen! Zailegia iruditzen bazaizue iruzkin bat utzi eta bideo bat egingo dizuet zuek hobeto ulertzeko.
Materialak:
- Koloretako orriak
- Erregela
- Artaziak
- Arkatza
Prozedura:
- Orri bat hartu, bertikalki jarri (orriaren alde laburrenak goian eta behean gelditu daitezela) eta zentimetro bateko markak egin goiko eta beheko aldean.
- Behin eginda, markak marra baten bidez lotu. (Nik bakarra egin dut zuek ikusteko)
- Moztu tirak.
- Bat hartu eta besteak momentuz alde batera utzi.
- Arkatz markak dituen aldea guri begira jarriko dugu. Bertikalki jarri. Goiko puntan minbiziaren aurkako ikurra egingo dugu.
- Punta txiki hori zulotik pasatuko dugu.
- Zulotik atera eta estutu egingo dugu. Baina, KONTUZ! Gogoratu papera dela eta indar asko egiten badugu apurtu egingo zaigula.
- Orain eskuma aldean gelditu zaigu zatitxoa, berriro ere tolestu egin beharko dugu atzerantza. Eta zulo batetik sartu.
- Horrelako zerbait geldituko zaigu, Pentagono bat (5 alde):
- Orain, tiraren zati luzea tolesten hasiko gara, pentagonoaren forma jarraituz. Tolesten hasten zarenean ikusiko duzu nola paperak berak jarraituko duen pentagonoaren itxura.
- Guztia tolestuta dugunean azkeneko zatitxoarekin, pentagonoaren itxura gal ez dezan, tolestuko dugu, baina, punta zulotxo batetik sartuko dugu.
- Azkeneko pausua gelditzen zaigu, honek izar forma emango dio. Atzamar lodiko azazkalarekin pentagonoaren aldeak barrurantza eramango ditugu.
- Badaukagu gure izartxoa!
- Kolore ezberdineko orriak erabiltzen baditugu oso polita gelditzen da, adibidez, kristalezko pote batean sartzen baditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario