Gaurko eskulan hau pixka bat zailagoa da besteekin konparatuz, baina ziur nago zuek kapaz izango zaretela hau burutzeko. Adi! kontzentrazio handia eskatzen du honek eta.
Has gaitezen!!

MATERIALAK:
- Kartulinak
- Artaziak
- Erregela
- Kola
- Arkatza
- Koloretako orriak (nahi izanez gero)
- Errotulkiak edo nahi duguna margotzeko
PROZEDURA:
- Kartulina batean arkatza eta erregelaren laguntzaz 32cm x 16cm-ko laukizuzen bat irudikatuko dugu.
- Laukizuzen hori moztu.
- Laukizuzen horretan, 32 zmko alde horretan laugarren zentimetroan, zortzigarren zentimetroan, hamabigarren zentimetroan eta hogeita laugarren zentimetroan markak egingo ditugu. Behin bi aldetatik markatuta dugunean, marren bidez lotu.
- Lau zutabe izan behar ditugu. Orain lehenengo zutabean 4 zm-ra marra bat egingo dugu. Bigarren zutabean 4zm-ra eta 8 zm-ra bi marra egingo ditugu. Hirugarren zutabean 8 zm-ra eta 12 zm-ra bi marra. Eta azkenik, laugarren zutabean, 12 zm-ra marra bat egingo dugu.
- Orain, zutabeetatik tolestuko dugu. Horretarako erregela erabiliko dugu.
- Alde batera utzi kartulina zatitxo hori. Kaxoiak egiten hasiko gara. Horretarako, nik, beste koloretako kartulina bat hartu dut. 16 x 16 zentimetroko lau karratu irudikatuko eta moztuko ditugu.
- Behin eginda, alde bakoitzean 4 zentimetrora eta 12 zentimetrora markatuko dugu. Markak lotuko ditugu.
- Bukatuta, artaziekin, eskumako eta ezkerreko markak moztuko ditugu, irudian agertzen den bezala.
- Bukatutzat ematen dugunean marka guztietatik tolestuko dugu. Tolesteko barrura egingo dugu.
- Kaxoia eraikitzeko, zatirik txikienetan kola emango dugu.
- Itsatsiko ditugu. Gogoratu lau montatu behar ditugula.
- Hartu berriro ere lehenengo kartulina eta egin ditugun laukizuzen txiki bakoitzean kaxoaik itsatsiko ditugu.
- Hurrengo pausua kutxaren tapa egitea da. Horretarako 16,5zm x 16,5 zm-ko lauki bat moztuko dugu kartulin batean. Gero, kaxoiak egin ditugun bezalako pausuak jarraitu (Begiratu goian).
- Azkeneko pausua kutxa kanpotik zein barrutik apaintzea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario