Translate

Mostrando entradas con la etiqueta papera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta papera. Mostrar todas las entradas

lunes, 4 de mayo de 2020

Lore katea

Kaixo!

Gaur benetan eskulan erraza ekarri dizuet. Niri izugarri gustatzen zait nire agenda eta koadernoak apaintzeko. Nik lorearen itxura eman diot, baina edozein eman diezaiokezu. Imaginazioa martxan jarri!


Prest? Ea ba!

1. Orri baten laurdena erabiliko dugu. Orria erditik tolestu eta berriro ere tolestuz lortuko dugu laurdena. Moztu.




2. Moztu dugun zatia erditik tolestu, irudian ikusten den bezala.



3.  Berriro ere erditik tolestu.



4. Berriro ere tolestu egingo dugu, baina kasu honetan markatu besterik ez dugu egingo eta berriz zabaldu.


5. Goitik behera erditik tolestu eta markatu. Zabaldu. Horrela paperaren erdia markatuta geratuko da.


6. Erdiko puntuaren inguruan borobiltxo bat egingo dugu. 


7.  Borobiltxoaren inguruan petaloak irudikatuko ditugu. Adi. Ertzetakoak ez daitezela guztiz amaierara heldu, bestela loreak solteak aterako dira, mozten dugunean.


8. Moztu.

9. Zabaldu loreak


10. Azkenik lorearen erdian errotulkiarekin borobila margotu eta badaukagu.

Forma ezberdinak eman ahal diozue, orain imaginazioa zuen esku dago!

martes, 5 de julio de 2016

Paperezko izar txikiak

Kaixo!

Gaurko prestatuta dudan eskulana guztietan sinpleena da. Niri izugarri gustatzen zait gauzak apaintzeko eta baita oparitzeko ere. 

Ea zer deritzozuen! Zailegia iruditzen bazaizue iruzkin bat utzi eta bideo bat egingo dizuet zuek hobeto ulertzeko.


Materialak:



  • Koloretako orriak 
  • Erregela
  • Artaziak
  • Arkatza

Prozedura:


  • Orri bat hartu, bertikalki jarri (orriaren alde laburrenak goian eta behean gelditu daitezela) eta zentimetro bateko markak egin goiko eta beheko aldean.

  • Behin eginda, markak marra baten bidez lotu. (Nik bakarra egin dut zuek ikusteko)

  • Moztu tirak.
  • Bat hartu eta besteak momentuz alde batera utzi.

  • Arkatz markak dituen aldea guri begira jarriko dugu. Bertikalki jarri. Goiko puntan minbiziaren aurkako ikurra egingo dugu.

  • Punta txiki hori zulotik pasatuko dugu.

       
  • Zulotik atera eta estutu egingo dugu. Baina, KONTUZ! Gogoratu papera dela eta indar asko egiten badugu apurtu egingo zaigula.

  • Orain eskuma aldean gelditu zaigu zatitxoa, berriro ere tolestu egin beharko dugu atzerantza. Eta zulo batetik sartu.


  • Horrelako zerbait geldituko zaigu, Pentagono bat (5 alde):

  • Orain, tiraren zati luzea tolesten hasiko gara, pentagonoaren forma jarraituz. Tolesten hasten zarenean ikusiko duzu nola paperak berak jarraituko duen pentagonoaren itxura.

        
  • Guztia tolestuta dugunean azkeneko zatitxoarekin, pentagonoaren itxura gal ez dezan, tolestuko dugu, baina, punta zulotxo batetik sartuko dugu.

  • Azkeneko pausua gelditzen zaigu, honek izar forma emango dio. Atzamar lodiko azazkalarekin pentagonoaren aldeak barrurantza eramango ditugu.


  • Badaukagu gure izartxoa!
  • Kolore ezberdineko orriak erabiltzen baditugu oso polita gelditzen da, adibidez, kristalezko pote batean sartzen baditugu.