Translate

jueves, 20 de junio de 2013

Makrame Eskumuturrekoa (Sinplea)

INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Erraza (Lehen Hezkuntzarako)
Oso merkea da.

MATERIALAK

objektu pisutsua falta da

- Kolore ezberdinetako hariak
- Artaziak
- Neurtzeko metroa
- Pisudun objektua









PROZEDURA



  • Hariak hartu eta kolore bakoitzeko 90 cm-ko zatiak ebaki.
  • Ebakita dauzkagunean erditik tolestuko ditugu eta elkarrekin jarri.
    Tolestuta elkarrekin
  • Tolestutako tokitik 3 cm-ra korapilo bat egingo dugu.
    korapiloa eginda
  • Korapiloa objektu pisutsuaren azpian jarri eta nahi duzun bezala ordenatu hariak. Nik kolore berdineko hariak elkarrekin jarri ditut.
    Hariak ordenatuta
  • Ordenatuta dauzkagunean ezkerreko lehenengo haria hartu eta bigarrenarekin 4 itxurako korapiloa egingo dugu bi aldiz. 

    4 itxurako korapiloa lehenengoan

  • Aurreko pausua behin eta berriro egingo dugu hurrengo hariekin.
    Bigarren harian 4 itxurako korapiloa



    Lehenengo bueltan horrela geldituko zaigu.
    Erabili dugun haria azkenengo tokian geldituko da



    Aurrera egin ahala horrela geldituko zaigu
  • Luzera nahikoa duela pentsatzen duzunean (12-13 cm gutxi gora-behera) korapilo bat egin
    Korapiloa eginda
  • Amaitu dugu eskumuturrekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario