 |
Gure eskumuturrekoa |
INFORMAZIO OSAGARRIA:
- Zailtasuna: Ertaina
- Merkea, oso diru gutxi behar da eskumuturreko hau egiteko.
MATERIALAK:
 |
Objektu pisutsua falta da |
- Kolore ezberdinetako hariak (zein motatakoak diren berdin du).
- Artaziak.
- Erregela edo neurtzeko metro bat.
- Hariak eusteko zerbait pisutsua.
HASI AURRETIKOA:
- Bi korapilo mota egiten jakin behar da:
- 4 zenbakiaren itxura hartzen du:
Ezkerreko haria eskumakoaren gainean jarri eta muturra azpitik pasatu zulotik ateraz..
 |
4 zenbakiaren itxura |
- P itxura hartzen du:
Eskumako haria ezkerrekoaren gainean jarri. Eskumakoaren muturra ezkerrekoaren azpitik pasatu eta zulotik atera.
 |
P itxura |
PROZEDURA
 |
1.90cm bakoitzak |
- Nahi ditugun koloreak aukeratu. Nire kasuan 4 kolore:
Urdin iluna (1)
Urdin argia (2)
Urdin argiagoa (3)
Morea (4)
- Erregelaren laguntzaz urdin iluneko haritik 1.90 cm-ko 2 zati egingo ditugu. Berdina egingo dugu urdin argia eta morearekin. Azkenik urdin argiagoarekin zati bakarra egingo dugu. (Hau bakoitzaren gustuen araberakoa izan daiteke)
- Zati guztiak ebakita ditugunean banaka erditik tolestuko ditugu. Horrela geldituko zaizkigu:
 |
Erditik tolestuta |
- Tolestutako tokitik hartuko ditugu eta 5 cm-ra (bakoitzaren gustuen araberakoa izango da hau) korapilo bat egingo dugu:
 |
Erditik hartuta |
 |
Korapiloa |
- Egindakoan pisua duen objektuaren azpian jarriko ditugu. Hurrengo pausua hariak ordenatzea izango da.
Ordena: 1a-1b-2a-3-2b-4a-4b/4b-4a-2b-3-2a-1b-1a
 |
Objektu pisutsuaren azpian ordenatuta |
 |
Eskumako hari guztiak amaitzean (erdia) |
 |
hari biak hartu eta korapiloa egin |
 |
korapilo biak egin ostean |
- Hori amaitutakoan berriro ere ezkerreko hariekin hasiko gara aurreko pausu guztiak errepikatuz.
 |
pausuak behin eta berriro errepikatuz honela geldituko zaigu |
- Nahi dugun luzera egin eta gero, korapilo bat egin eta amaituta dago gure eskumuturrekoa. Soberan dauden hariak luzeegiak badira zertxobait ebaki eta listo!
 |
korapiloa eginda |
Behean eskumuturrekoa egiten lagunduko dizuen bideo batzuk utziko dizkizuet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario