Translate

miércoles, 26 de junio de 2013

KORAPILO ZAPALEKO ESKUMUTURREKOAK





INFORMAZIO OSAGARRIA
:

Zailtasun maila: Ertaina



MATERIALA:

- Hari ezkoztatua (encerado)
- Artaziak
- Neurtzeko metroa
- beira-aleak
- pisudun objektua











PROZEDURA:


  • Ezkotatutako haria hartuko dugu eta bi zati egingo ditugu. Lehenengo zatiak 60 cm inguru izango ditu eta bigarrenak 180 inguru.
  • Zati handia hartu eta erditik tolestuko dugu. Tolestutako tokitik eutsi eta zati txikia jarriko dugu ondoan.

  • Bi zatiak elkarrekin lotzeko korapilo bat egingo dugu 3 cm-ra (gutxi gora-behera).

  • Hori egindakoan horrela ordenatuko ditugu hariak: HANDIA- TXIKIA- HANDIA

  • Orain korapiloak egiten hasiko gara. Muturra objektu pisutsuaren azpian jarriko dugu. Eskumako haria hartu eta erdikoaren gainetik pasatuko duugu 4 formako korapiloa egiteko. Gero ezkerrekoa hartu eta eskumakoaren gainetik jarri. Ezkerrekoaren muturra hartu eta erdikoaren azpitik pasatu eta atera zaigun zulotik atera. Eta bi muturretatik tiratuko dugu (erdikoa ez) korapiloa egin ahal izateko.












  • Orain ezkerrekoa hartu eta erdikoaren gainean jarriko dugu P itxurako korapiloa egiteko. Eskumakoa ezkerrekoaren gainean jarri eta muturra erdikoaren azpitik eta sortu den zulotik pasatuko dugu. Bi muturretik (erdikoa ez) tiratu korapiloa egin ahal izateko.








  • Orain aurreko bi puntuak behin eta berriro errepikatu.


  • Nahi izanez gero beira-aleak edo egurrezko-aleak sartu ditzakegu. Horretarako korapilo nahiko egin eta gero erdiko haria hartu eta bertatik beira-alea satuko dugu. Eta goraino eramango dugu. 






  • Hori egindakoan, aurretik egin ditugun korapilo berdinak egin behar dira. Eskumako haria erdikoaren gainean jarri, ezkerrekoa eskumakoaren gainean eta muturra erdikoaren azpitik eta zulotik atera. Muturretatik (erdikoa ez) tiratu eta korapilo bat egin.











  • Amaitutakoan korapiloa egin eta listo badago gure eskumuturrekoa eginda!





  • Mota ezberdinetakoak egin daitezke, adibidez arratoi buztana deituriko hariekin egindakoa:


















No hay comentarios:

Publicar un comentario