Translate

miércoles, 26 de junio de 2013

IGEL SALTARIA

Kaixo! Eskulan honetan hormak apaintzeko artelana dakarkizuet. Nahiz eta igel baten irudia egin dudan, zuek nahi duzuen animalia erabili dezakezue zuen eskoletako gelak edo jai bat girotzeko orduan.

Has gaitezen!



INFORMAZIO OSAGARRIA:


Zailtasun maila: Erreza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea.






MATERIALAK:


- Kartulina
- Kola
- Erregela
- Artaziak
- Arkatza / errotulkia








PROZEDURA:



  • Kartulina hartu eta gure igelaren gorputza irudikatuko dugu (burua eta gorputzaren forma).

  • Artaziak hartu eta egindako irudia ebaki.

  • Alde batera utzi eta kartulina hartu. Bertan igelaren oinak eta eskuak izango direnak irudikatuko ditugu



  • Eginda dauzkagunean ebaki egingo ditugu.

  • Alde batera utziko ditugu eta orain kartulina hartu, nire kasuan beste koloreko bat. Bertan 2 cm-ko tira luzeak egingo ditugu (kartulinaren luzerakoak). Egin beharreko tira kantitatea: 8







  •  Guztiak eginda dauzkagunean 2 hartuko ditugu, besteak alde batera utzi.


  • Tira bat bertikalean jarriko dugu eta honen muturraren gainean bigarren tira horizontalean.

  • Goiko tira hartu eta behera eramango dugu tolestuz.



  • Orain eskumako tira ezkerrera pasatuko dugu, hau ere tolestuz.

  • Orain behin eta berriro eginez, behekoa gora eraman (tolestuz) eta eskumakoa ezkerrera (tolestuz). Azkenean, malguki bat lortuko dugu.

  • Bat eginda dugunean berdina egingo dugu beste 6 tirekin. Guztiak eginda dauzkagunean 4 malguki eduki beharko ditugu.

  • Alde batean utzi ditugun esku eta oinak hartu eta malgukiaren mutur batean itsatsiko ditugu.



  • Prest daudenean, malgukien beste muturra igelaren gorputzean itsatsiko ditugu.



  • Igelaren hankak itsastita daudenean azkenengo xehetasunak irudikatuko dizkiogu (begiak, ahoa ...).

  • AMAITUTA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario