Translate

Mostrando entradas con la etiqueta Animaliak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Animaliak. Mostrar todas las entradas

martes, 28 de abril de 2020

Animalia Mezulariak

Kaixo lagunak!

Uretako animaliak lantzen ari garela aprobetxatuz mezulari bihurtu ditugu. Gure familiak eta lagunak zoriontzeko postariak bihurtu ditugu. Ea zer deritzozuen!

 

HAS GAITEZEN, IKUSIKO DUZUE ZEINEN ERREZA DEN!

MATERIALAK



  • Koloretako orriak
  • Errotulki beltza
  • Arkatza
  • Artaziak
  • Kola
  • Serpentina






PROZEDURA:

1- Orri morean borobil bat irudikatuko dugu, plater bat erabili dezakezu edo zerbait borobila.

2- Moztu ezazu.

3- Erditik tolestu.



4- Bigarren orrian itsatsiko dugu, baina borobil erdia besterik ez.


5- Itsatsita daukagunean serpentinak hartu eta zatitxoak eginez itsasten joango gara.

 

6-  Begitxoak irudikatuko dizkiogu, nahi izanez gero.


7- Orri zuri batean tamaina berdineko borobila egin eta mezua idatziko dugu.

8- Marmokaren buruaren barruan itsatsiko dugu.


KARRAMARROA egiteko:

Pausu berdinak egin genituen. 
Serpentinak erabili beharrean, pintzak egiteko 4 borobil txikiagoak erabili genituen gutxi gorabehera 6 cm-ko diametroa duena. Erditik tolestu eta itsatsi orrian.

 



domingo, 26 de abril de 2020

Animali tripontziak

Kaixo!

Gaur orain dela egun batzuk egin genituen animalien poteak erabiliz jolas bat sortuko dugu. Beraz, pote horiek badaukate erabilera anitz. Gogoratzeko hemen jarri dizuet esteka:

https://eskulan-zunbeltz.blogspot.com/2020/04/opari-potea.html

IKUS DEZAGUN NOLA MOLDATU:





MATERIALAK:


  • Kartoia
  • Kartulina
  • Animali poteak
  • Belkroa

PROZEDURA:

1- Kartoi zati bat hartu, gogoratu bertan animali poteak itsatsiko ditugula, gero eta handiagoa gero eta pote gehiago jarri ahal izango ditugu.

2- Kartoiaren gainean kartulina bat itsatsi.












3- Pote bakoitzean kartulinarekin egindako zenbakiak itsatsiko ditugu.


4- Azkenik potearen beheko aldean belkro zati bat itsatsiko dugu. Belkroak poteak nahi ditugun beste tokiz mugitzea edota berriak jartzea errazten digu.

 
5- Kartoi zatian itsatsiko ditugu. 



JOLASTEKO MODUA

Guregandik nahi beste urrun jarriko dugu. 
Paperez egindako pelotak, edo nahi ditugunak, poteetan sartzen saiatuko gara. 
Behin pelota guztiak jaurti ditugunean ea zenbat puntu lortu ditugun kontatuko dugu.

sábado, 14 de diciembre de 2013

Karramarroa



MATERIALA:

- Arrautzen kutxa
- "Limpiapipas" edo pipak garbitzekoak 2
- Bi begi
- Tenpera (gorria)
- Pintzela
- Kuter edota artaziak
- Kola zuria
- Erregela





PROZEDURA:

1. Arrautzen kutxako zati bat ebakiko dugu. Arrautza baten konpartimentu bat.



2. Behin ebakitakoan tenperarekin margotuko dugu. Lehortzen utzi.

3. Lehortzen dagoen bitartean Pipak garbitzekoak hartuko ditugu eta artaziaren laguntzaz 8 - 10 cm inguruko zatiak ebakiko ditugu (6 zati).




4. Ebakita dauzkagunean argazkian agertzen den bezala tolestura 3 egingo dizkiogu (Kanpora-barrura-kapora).


5- Margoa lehortuta dagoenean, hankatxoak izango direnak hartu eta kola zuriarekin itsatsiko ditugu. Lehortzen utzi.


6- Azkenik bi begiak itsatsiko ditugu.


jueves, 12 de diciembre de 2013

ZIZAREA

2. ZIZAREA



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: erreza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea, birziklatu egiten dugu.

MATERIALA:

- Arrautzen kutxa
- Kola zuria
- kartulina beltza
- Artaziak/kuterra
- Begiak
- Tenperak
- Pintzela

 PROZEDURA:

  •  Arrautzen kutxa hartu eta ebaki egingo dugu, argazkian bezala.


 



  •  Tenperak hartu eta nahi dugun bezala margotuko dugu, nire kasuan hiru kolore ezberdin erabili ditut.

  • Lehortzen uzten dugun bitartean kartulina beltza hartu eta zizarearen hankatxoak izango direnak irudikatuko ditugu, baita ebaki ere.



  • Antenatxoak ere egingo ditugu kartulina beltzean.

  • Margoa lehortuta dagoenean bi begi hartu eta mutur batean itsatsiko dugu, burua bailitzan.



  • Azkenik antenatxoak eta ahoa itsatsi, baita hankatxoak ere.











  • AMAITUTA!

miércoles, 11 de diciembre de 2013

SUGEA



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Erreza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea, birziklatu egiten dugu.

MATERIALA:


- Arrautzen kutxa
- Kola zuria
- Kartulina gorria
- Begiak
- Tenperak
- Pintzela
- Artaziak/kuterra



PROZEDURA:


  • Arrautzen kutxa hartu eta argazkian bezala ebakiko dugu.





  • Behin ebakita dagoenean tenperak hartu eta nahi bezala margotuko dugu, nire kasuan berdez eta puntu horiak gainetik. Lehortzen utziko dugu.


  • Begi bi hartu eta mutur batean itsatsiko dugu, aurpegia adieraziz.

  • Kartulina gorria hartu eta sugearen mihina ebakiko dugu.
  • Begien azpian itsatsiko dugu.

  • AMAITUTA!

 













martes, 10 de diciembre de 2013

DORTOKA







MATERIALAK

- Kartulina
- tenpera (berdea)
- Pintzela
- Artaziak
- Arkatza/boligrafoa
- Kola


PROZEDURA


  • Erabiliko dugun intxaur oskola kartulinaren gainean jarriko dugu. Esku batez eutsiko diogu eta beste eskuan arkatza hartu. Oskola eredu izanda dortokaren gorputza irudikatuko dugu (gorputza, hankatxoak, buztana eta burua).
    Dortokaren gorputza
  • Alde batera utziko dugu egin dugun irudia. Orain oskolarekin geratuko gara. Mahaia zikindu ez dadin babesa jarriko dugu (egunkaria, paper zikinak...). Tenpera berdea eta pintzela hartuta oskola kanpo aldetik margotuko dugu.

    Oskola margotua




  • Utzi oskolaren margoa lehortzen. Berriro ere, alde batera utzi dugun kartulina hartu eta irudikatutako dortokaren gorputza ebakiko dugu, beti ere kontu handiz.

  • Ebakita dugunean, hanketan behatzak marraztuko dizkiogu, baita begiak (buruan) ere.
  • Margoa lehortzen denean dortokaren goputzean kola jarriko dugu eta oskola itsatsiko dugu.



    Amaitu dugu dortokatxoa. Orain izena jartzea besterik ez zaigu gelditzen!