MATERIALAK
- tenpera (berdea)
- Pintzela
- Artaziak
- Arkatza/boligrafoa
- Kola
PROZEDURA
- Erabiliko dugun intxaur oskola kartulinaren gainean jarriko dugu. Esku batez eutsiko diogu eta beste eskuan arkatza hartu. Oskola eredu izanda dortokaren gorputza irudikatuko dugu (gorputza, hankatxoak, buztana eta burua).
Dortokaren gorputza - Alde batera utziko dugu egin dugun irudia. Orain oskolarekin geratuko gara. Mahaia zikindu ez dadin babesa jarriko dugu (egunkaria, paper zikinak...). Tenpera berdea eta pintzela hartuta oskola kanpo aldetik margotuko dugu.
Oskola margotua - Utzi oskolaren margoa lehortzen. Berriro ere, alde batera utzi dugun kartulina hartu eta irudikatutako dortokaren gorputza ebakiko dugu, beti ere kontu handiz.
- Ebakita dugunean, hanketan behatzak marraztuko dizkiogu, baita begiak (buruan) ere.
- Margoa lehortzen denean dortokaren goputzean kola jarriko dugu eta oskola itsatsiko dugu.
Amaitu dugu dortokatxoa. Orain izena jartzea besterik ez zaigu gelditzen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario