Translate

lunes, 9 de diciembre de 2013

BELAONTZIA

KAIXO!

Uda zein negua izan gure txikitxoak beti daude prest eskulan bat egiteko. Baina gainera eskulan horrekin jolasteko aukera badute mila aldiz hobeto. Belaontzi honekin lasterketak egin daitezke gure mendietako erreka txikietan.

Ea zein den lehena iristen!






MATERIALAK

- Intxaur oskola
- Zotzak
- Kandela
- Kola
- Papera (koloretakoa zein zuria)
- Artaziak
- Arkatza
- Errotulkiak



PROZEDURA


  • Papera eta arkatza hartu. Gure txalupatxoaren bela izango dena irudikatu. Horretarako hiruki bat egingo dugu zotzarentzat zati bat utziz, argazkian bezala:

  •  Irudikatuta daukagunean artaziak hartu eta ebaki.





  • Errotulkia hartu eta nahi duzuna irudikatu (nik zenbaki bat jarri diot)


  • Nahi diogun irudia egin eta gero eskuartean dugun hirukia eredu hartuz beste bat egingo dugu:


  • Gero, hirukietan zotza jartzeko zati biak tolestuko ditugu:
  • Bi hirukiei kola jarri, baina kontuz! tolestu ditugun bi zatiei ez jarri kolarik, momentuz. Elkarrekin pegatu.
    Kola jarri

    pegatu, tolestutako zatia izan ezik

  • Ondo itsatsirik ditugunean zotza hartuko dugu. Mutur batean kola eman eta hirukia itsatsiko dugu.

zotza itsatsita
zotza itsatsita











  • Azkenik, kandela piztuko dugu (Nagusi batek egin beharko du azkeneko pausu hau, oso arriskutsua baita). Intxaur oskola hartu eta urtzen den argizaria barruan botako dugu. Argizaria hoztu baino lehenago zotza sartuko dugu eta putz egingo dugu (argizaria lehenago hoztu dadin).
    Plastikorik ez daukan kandela egokiagoa da

    Argizaria hozten
  • Amaituta dago!
    Ez da hondoratzen!


No hay comentarios:

Publicar un comentario