Kaixo!
Eskolako materiala gordetzeko modu merke eta dibertigarria izan daiteke hona ekarri dizuedan eskulan hau.
Ea zer deritzozuen!
- Garbitzeko bi zapia
- Kordel bat (berdin du zein den)
- Erregela
- Arkatza
- Artaziak
- Grapagailua
PROZEDURA:
1- Lehenengo zapia hartu eta ertz batetik 10 cm-ra tolestuko dugu.
2- Tolestutako aldetik 0.75 cm-ko marrak egingo ditugu arkatzaren laguntzaz. Marren artean 2 cm-ko espazioa utziko dugu.
3- Marrak prest daudenean artaziarekin ebaki itzazu.
4- Bigarren zapia hartu eta 1.5 cm-ko tira luze bat moztuko dugu.
5- Lehenengo zapia hartu eta egin ditugun zuloetatik sartu behar dugu moztu dugun tira luzea. Lehenengoa azpitik gora sartu eta hurrengo zuloan goitik behera. Horrela jarraitu zulo guztietatik pasatu arte.
6- Sartu berri dugun tirako mutur bat grapatu egingo dugu mugi ez dadin. Grapagailuarekin arazoak badituzue, nik izan ditudan bezala, josi ere egin dezakezue.
7- Beste muturrean botoi bat itsatsiko edo josiko dugu. Bere inguruan kordela jarriko dugu eta badaukagu gure estutxe berria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario