Has gaitezen!!
MATERIALAK:
- Serpentinak
- Kola zuria
- Arandela
PROZEDURA:
- Serpentina bat hartuko dugu eta estu-estu biribiltzen hasiko gara.
- Nahikoa eginda dugula uste dugunean edo zatitxoa amaitu zaigunean kola zuriarekin (gutxi erabili) ertza itsatsiko dugu
- Gainean beste koloreko zati bat hartu (edo kolore berdina), kolarekin itsatsi eta birbiltzen jarraitu.
- Nahi adina egin baina pixka bat lehenago arandela hartu eta alde batean jarri.
- Bertan gelditzeko serpentinekin lortuko dugu gainetik pasatuz, gero eta lodiagoa izan gehiago iraungo digu.
- Amaitutzat ematen dugunean kola zuriarekin (beti ere neurrian, asko botaz gero kapa lodiegia deldituko zaigu) guztia errepasatuko dugu. Nik atzamarrarekin egiten dut, baina pintzel batekin ere egin daiteke. Pausu hau oso garrantzitsua da, kola zuriak babestu egingo duelako eta.
- Lehortzen utzi
No hay comentarios:
Publicar un comentario