INFORMAZIO OSAGARRIA:
Zailtasun maila: Oso Erraza, Haur Hezkuntza- Lehen Hezkuntza.
Oso merkea.
MATERIALA:
- Kola zuria
- Indabak, Garbantzuak, dilistak,...
- Artaziak/kuterra
- Erregela
- Arkatza
PROZEDURA:
- Kartoia hartu eta nahi dugun argazkia eredua izanda markoa egingo dugu. Gure kasuan tamaina estandarreko argazki bat hartuko dugu eredu eta 4.5 cm-ko markoa egingo diogu.
- Markoa irudikatuta dugunean kontu handiz ebakiko dugu.
- Ebakita dugunean gure markoak eduki nahi duen diseñua egingo dugu.
- Diseñua eginda dagoenean garbantzuak, indabak, dilistak... hartu eta kola zuriarekin itsatsiko ditugu, beti ere diseñua jarraituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario