INFORMAZIO OSAGARRIA:
Zailtasun maila: Erraza, Lehen Hezkuntza.
Oso merkea.
MATERIALA:
- Kartoia
- Kartulina
- Intxaur oskolak (6)
- Errotulkia
- Zinta islantea
- Artaziak
- Tenperak eta pintxelak
- Erregela
- Kola
PROZEDURA:
1. Intxaur oskolak hartu eta tenperarekin margotuko ditugu. 3 kolore berdinarekin eta beste 3 beste kolore batekin. Lehortzen utziko ditugu.
2. Bitartean kartoia hartu eta nahi dugun tamainan ebakiko dugu, lehenengo arkatzarekin irudikatu erratuz gero borratzeko aukera baitago. (17cm x 17 cm)
3. Hori egindakoan, kartulina hartu eta kartoiaren tamaina berako lauki bat ebakiko dugu. Itsatsi kartulina kartoian.
4. Beste koloretako kartulina hartu eta 2cm x 2 cm-ko 9 lauki irudikatuko ditugu. Ebaki itzazu.
5. Ebakitako laukiak kartoian itsatsiko ditugu.
6. Intxaur oskolen margoa lehortutakoan tenpera beltza hartu eta marigorringoak izango balira bezala margotuko ditugu.
7. Kartoian jarritako laukitxoak marren bidez lotuko ditugu.
8. Amaitzeko, zinta islantea hartu eta kartoiaren ertzetan jarriko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario