INFORMAZIO OSAGARRIA:
Zailtasun maila: Erraza, Lehen Hezkuntza.
Oso merkea, materiala birziklatutakoa baita.
MATERIALA:
- Intxaur oskolak
- Tenpera beltza eta berdea
- Pintzela
- Kartoia
- Orri zuria
- Errotulki beltza
- Kola zuria
- Laranjen sarea
- Zeloa
-Soka/Artilea
PROZEDURA:
2. Kartoia hartu eta gure igela izango denaren aurpegia irudikatuko dugu. Oso garrantzitsua da igelak aho handia izatea, bertatik sartu beharko baititugu "euliak".
3. Ebaki ezazu.
5. Lehortzen utziko dugu. Bitartean orri zurian igelaren begiak irudikatuko ditugu.
6. Ebaki itzazu eta igelaren aurpegian itsatsi. Errotulkiarekin begiak birpasatu.
NAHI IZANEZ GERO FORRATU DEZAKEGU.
7. Laranjen sarea hartu eta igelaren atzeko aldean itsatsiko dugu zeloaren laguntzaz.
8. Igelaren begi bien artean zulo txiki bat egingo dugu, bertatik artilea lotuko dugu.
9. Orri zuria hartu eta eulien hegoak irudikatuko ditugu intxaur oskola eredu izanda.
9. Irudikatutakoa ebaki ezazu. Oskola erdi baten perimetroan kola zuria jarriko dugu eta ebakitako irudia itsatsiko dugu.
10. Azkenik beste oskol erdia hartu eta gainean itsatsiko dugu.
Ea zenbat euli sartzen dituzun igelaren ahoan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario