MOTA 1
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Zailtasuna: baxua
- Merkea, kumihimo diskoa eduki ezean kartoi zati batekin egin daiteke
 |
Orratza falta da |
MATERIALA
- Kolore ezberdinetako hariak (berdin da zein motatako hariak)
- Artaziak
- Erregela edo neurtzeko metroa
- Kumihimo diskoa
- Orratza
PROZEDURA
 |
120cm |
- Kolore bakoitzetik 120cm-ko 2na zati ebakiko ditugu (neurriak eskumuturraren tamainaren araberakoa izango da, baina gutxi gorabehera hori da neurria).
- Ebakita ditugunean zati bat hartu (adibidez urdin argia) eta erditik tolestuko dugu. Tolesdura diskoaren erdian jarrita mutur bat goiko puntuaren eskumako ebakiduran sartuko dugu. Beste muturra beheko puntuaren ezkerreko ebakiduran.
 |
Tolesdura erdian |
 |
Goian eskuman |
 |
Behean ezkerrean |
- Kolore berdineko bigarren zatia hartu eta erditik tolestu. Tolesdura erdian jarrita mutur bat goian ezkerraldean ipini eta bestea behean eskumaldean. Horrela geldituko zaigu:
 |
Hariak gurutzatuta |
- Bi zatiak diskoan ditugunean bigarren koloreko zatia hartu (urdin iluna) eta erditik tolestuko dugu. Diskoaren erdian jarri.
 |
Tolesdura erdian |
- Mutur bat goiko puntuko eskumako ebakiduratik hasita (eskumarantz) 4. zuloan sartuko dugu. Beste muturra beheko puntuko ezkerrekoebakiduratik hasita (ezkerrerantz) 4. ebakian jarri.
 |
5. ebakiduran |
- Kolore bereko zatia 3. ebakiduran jarriko dugu:
 |
Lau hariak diskoan |
- Azken bi zatiekin aurreko pausuak jarraituko ditugu:
- Tolesdura erdian, mutur 1 goiko puntutik ezkerrerantz 4.ebakian jarri eta 2. muturra beheko puntutik eskumarantz 4. ebakiduran.
- Tolesdura erdian, mutur 1 goiko puntutik ezkerrerantz 5.ebakian jarri eta 2. muturra beheko puntutik eskumarantz 5. ebakian.
 |
Hariak jarrita |
- Behin hariak prest beheko ezkerreko haria hartu eta gora ezkerrera eramango dugu:
 |
beheko ezkerrekoa |
 |
Gora ezkerrera |
- Korapiloak egindakoan honela geldituko zaigu:
 |
Diskotik aterata |
- Soberan ditugun harietatik lehenengo korapiloak egin ditugun hariak hartuko ditugu. Soilik bi hari hartu (argazkian ateratzen den bezala).
 |
Bi hari aukeratu |
- Beste hari guztiak ebakiko ditugu 2 mm gutxi gora behera. Nahi izanez gero kola zuri apur bat bota daiteke hariak aska ez daitezen:
 |
Hariak ebaki |
- Hori egindakoan kolore bereko hari bat hartu eta orratzan jarri.
 |
Orratza prest |
- Eskumuturreko atzeko aldetik sartuko dugu orratza. Horrela orratzak daraman haria bertan utziko dugu.
 |
Atzeko zatian sartu |
 |
Haria bertan utzi |
 |
Emaitza |
- Mutur bakoitzeko harietan korapilo bana egingo dugu, gutxi gora-behera 5 cm-tara (baina ez du garrantzi handirik)
 |
Korapiloa egin |
 |
korapiloa eginda |
- korapiloa egin ostean hariak bata bestearen ondoan jarriko ditugu (paralelo), argazkian agertzen den bezala:
 |
hariak paraleloan |
- Horrela dauzkagunean beste koloreko hari bat hartu eta lazo bat egingo dugu:
- Hariaren zatirik luzeena hartu eta goitik pasatuko dugu lazoa eta beste hariak inguratuz:
- Hori egindakoan hariaren muturra lazoaren zulotik pasatuko dugu:
- Urdin argi koloreko hariaren bi muturretik gogor tiratuko dugu:
- Amaitzeko sobratzen zaizkigun hariak ebakiko ditugu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario