Translate

Mostrando entradas con la etiqueta Artelanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Artelanak. Mostrar todas las entradas

lunes, 4 de mayo de 2020

Lore katea

Kaixo!

Gaur benetan eskulan erraza ekarri dizuet. Niri izugarri gustatzen zait nire agenda eta koadernoak apaintzeko. Nik lorearen itxura eman diot, baina edozein eman diezaiokezu. Imaginazioa martxan jarri!


Prest? Ea ba!

1. Orri baten laurdena erabiliko dugu. Orria erditik tolestu eta berriro ere tolestuz lortuko dugu laurdena. Moztu.




2. Moztu dugun zatia erditik tolestu, irudian ikusten den bezala.



3.  Berriro ere erditik tolestu.



4. Berriro ere tolestu egingo dugu, baina kasu honetan markatu besterik ez dugu egingo eta berriz zabaldu.


5. Goitik behera erditik tolestu eta markatu. Zabaldu. Horrela paperaren erdia markatuta geratuko da.


6. Erdiko puntuaren inguruan borobiltxo bat egingo dugu. 


7.  Borobiltxoaren inguruan petaloak irudikatuko ditugu. Adi. Ertzetakoak ez daitezela guztiz amaierara heldu, bestela loreak solteak aterako dira, mozten dugunean.


8. Moztu.

9. Zabaldu loreak


10. Azkenik lorearen erdian errotulkiarekin borobila margotu eta badaukagu.

Forma ezberdinak eman ahal diozue, orain imaginazioa zuen esku dago!

miércoles, 17 de julio de 2013

IRUDI MAGIKOA




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso erraza, Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza
Oso merkea.


MATERIALA:


- Argizariak (margoak)
- zotza
- Orri zuria










PROZEDURA:

  1. Koloretako argizariak hartu eta orri zuria margotuko dugu. Gero eta kolore gehiago eta argiagoz margotu orduan eta politagoa geldituko zaigu irudia.





  2. Orri osoa margotuta daukagunean argizari beltza hartu eta gainetik margotu, guztia beltz gelditu arte.



  3. Amaitu dugunean zotza hartu egin nahi duzun irudia.













COLLAGE



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso Erreza, Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza.
Oso Merkea.

MATERIALA:


- Papera
- Kotoia
- Zotzak
- Tela
- Beira-aleak
- koloretako paperak
- Kola zuria
- Artaziak



PROZEDURA:

  1. Papera hartu eta nahi dugun irudia egingo dugu.

  2. Behin hori eginda ditugun materialekin irudia eraikitzen joango gara, adibidez tela berdearekin belarra egingo dugu.

  3. Imaginazioa erabiliz joan material ezberdinak erabiltzen.











sábado, 29 de junio de 2013

IRUDIAK KOTOIZKO MAKILTXOEKIN




INFORMAZIO OSAGARRIA:


Zailtasun maila: Oso erraza, Haur Hezkuntza
Oso merkea eta dibertigarria.

MATERIALA:

- Orri Zuriak
- Kotoizko makiltxoak (Beste aukera bat atzamarrekin egitea da)
- Tenperak
- Artaziak
- Kartulina
- Kola





PROZEDURA:





  • Kartulina marroia hartu eta zuhaitzaren enborra izango dena ebakiko dugu. Baita nahi besteko adarrak ere. Orri zurian itsatsiko ditugu zuhaitz baten itxura emanaz.

  • Kotoizko makiltxoak hartu eta tenperetan buztiko ditugu. Azkenik kolpe txikiak emanez zuhaitzaren hostoak egingo ditugu, baita zerua ere.