Translate

Mostrando entradas con la etiqueta botila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta botila. Mostrar todas las entradas

jueves, 16 de abril de 2020

ITSULAPIKOA

Kaixo lagunak!

Gaurkoan dirua gordetzeko itsulapiko polit baten ideia dakarkizuet. Nik txerri baten itxura eman diot, baina nahi duzuen animaliarena egin dezakezue. Oso erraza da, baina botilari zuloa egiteko agian laguntza eskatu beharko duzue. Adi!









HAS GAITEZEN!

MATERIALAK


  • Plastikozko botila bat
  • Kartulina larrosa
  • Fieltroa
  • Orri zuria
  • Kortxo bat
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Kola


PROZEDURA

1- Fieltroa hartu, kartulinarekin egin nahi bada aukera ere badago. Gure botilaren tamainako laukizuzen bat moztuko dugu. Nik apur bat txikiagoa egin dut, barruan txanponak ikusi nahi ditudalako.


2- Botilan kolaren laguntzaz itsatsi.




3- Ondoren txanponak sartzeko zuloa irekiko dugu. Pausu honetan laguntza eskatu heldu bati. Euro bateko txanpon bat hartu edo 0,50 centimokoa eta tamaina horretako zuloa egin




 





4- Kartulina larrosa hartu eta sudurra egingo diogu. Horretarako tapoia erabiliko dugu. Tapoia kartulinaren gainean jarri eta arkatzarekin markatu. Moztu ezazu.




5- kolarekin tapoian itsatsi



6- Errotulki beltza hartu eta txerriaren sudurraren bi zulotxoak irudikatuko ditugu.





7- Alde batera utzi eta kortxoa hartu. Pausu hau 4 tapoiekin egin daiteke. Kortxoarekin egin nahi baduzu erditik moztu ezazu. eta beste bi zatiak ere erditik moztu, horrela lau zati berdin izango dituzu. Pausu honetan ere laguntza eskatu.


 


8- Kolarekin botilan itsatsiko ditugu. Zuloa dagoenaren kontrako aldean.




9- Berriro ere kartulina hartu eta belarriak egingo dizkiogu. Horretarako belarriaren forma irudikatu eta azpian karratutxo bat irudikatuko diegu.


10- Moztu eta karratutxoa tolestu egingo dugu.



11- Bi belarritxoak eginda ditugunean itsatsi egingo dugu, horretarako karratutxoa fieltroaren azpian jarriko dugu.


12- Amaitzeko begiak irudikatuko ditugu orri batean eta moztu. Begiak etxean badituzue itsatsi eta badago.




13- Nik ez diot buztanik jarri, baina aukera badaukazue egin.

EA ZENBAT DIRU AURREZTEN DUZUEN!

lunes, 27 de junio de 2016

Plastikozko eskumuturrekoa




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso sinplea da, baina arrisku asko dituenez heldu baten beharra dago.
Materiala birziklatzen da.

MATERIALA:


  • Plastikozko botila bat
  • Artaziak eta kuterra
  • Atzazkalak margotzeko margoak
  • Plantxa



PROZEDURA:

  1. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Botila hartu eta 4 cm inguruko zati bat moztu. Berdin da ez bazaigu mozketa guztiz artez gelditu.
    ADI! Ez bota beste botila zatiak, horrekin beste eskulanak egin daitezke. Amaieran jarri dizkizuet.
  2. Artez gelditu ez bazaigu, artazien laguntzarekin arteztu.
  3. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Ertzek gure besoa ez mozteko borobildu egingo ditugu. Horretarako plantxa entxufatu eta ertzak pasatuko ditugu. Kontuz, denbora asko izanez gero plastikoa asko urtuko zaigu. 
  4. Behin borobilduta ditugunean apaindu egingo dugu. Hemen dator zatirik dibertigarriena! Atzazkalak margotzeko margoak hartu eta gure gustura margotuko dugu. Zergatik erabiliko ditugu margo hauek? Tenpera erabiliz gero, plastikoa denez ez da ondo atxikituta geratuko eta gure lanak ez du ezertarako balioko.


                                             

EA ZEINEN EDERRAK EGITEN DITUZUEN ZUEK!!!