Translate

miércoles, 6 de mayo de 2020

Gaileta tarta

 Kaixo,

Gaur urtebetetze tarta eder eta goxoa dakarkizuet, gainera ez dugu laberik erabiliko. Osagai desberdinekin egin daiteke, txokolate zuria, beltza... 

Benetan goxo goxoa dela!




Probatzeko prest? Goazen ikustera zein osagai beharko ditugun:

OSAGAIAK


  • Gailetak laukizuzen itxurarekin.
  • Gurina
  • Azukrea
  • Esnea
  • Kakao (calacao edo nesquik)
  • Txokolate tableta

MATERIALAK:

  • Ontzi karratu bat edo bandeja bat
  • 3 ontzi txiki
  • 3 kolara txiki
  • Mikrouhina

PROZEDURA

1- Ontzi txikitxo batean esnea mikrouhinean epeldu eta goizero bezala kakao koilakarada bat botako diogu. Gero eta kakao gehiago bota orduan eta txokolate zapore gehiago izango dute gure gailetek. Primeran irabiatu.

2- Bigarren ontzi txikian gurina eta azukrea nahastuko dugu. Kantitateak berdin du. Gero eta azukre gehiago orduan eta goxoagoa, baina kontuz gero hortzak ondo garbitu!


















3- Ontzitxoak prest ditugunean hasiko gara gailetekin. Hartu gaileta bat eta esnea eta kakaoa dugun nahasketan murgildu.
 

4- Ondoren gure ontzi handian edo bandejan jartzen joango gara, bata bestearen ondoan.


5- Laukizuzen handi bat egin arte. Lehenengo kapa egin ostean, gurina eta azukrea dugun nahastea botako dugu gainetik, kapa fina edo lodia zure esku usten dut. Lasai, nahasketa amaitzen bada berriro egin. Nik bi aldiz egin behar izan nuen nahasketa.

6- Kapak txandakatzen joango gara. Nahi besteko altura daukagunean hirugarren ontxitxoa hartu eta txokolate tableta erdia urtu egingo dugu. Horretarako mikrouhinean 10 segunduz sartu eta irabiatu. Berriro ere 10 segunduz sartu eta irabiatu. Horrela guztiz urtuta egon arte. KONTUZ! Denbora luzez sartzen baduzu mikrouhinean erre egingo da eta gustu txarra izango du.


7- Azkeneko kapa izango da. Hozkailuan sartu eta hozten utziko dugu. Gero eta denbora gehiago eduki, hobeto. Horrela gure gailetak bigundu egingo dira eta zapore guztiak nahastuko dira.


ZORIONAK ZURI!
ZORIONAK BETI!
ZORIONAK LAGUNTXO
ZORIONAK BETI!


lunes, 4 de mayo de 2020

Lore katea

Kaixo!

Gaur benetan eskulan erraza ekarri dizuet. Niri izugarri gustatzen zait nire agenda eta koadernoak apaintzeko. Nik lorearen itxura eman diot, baina edozein eman diezaiokezu. Imaginazioa martxan jarri!


Prest? Ea ba!

1. Orri baten laurdena erabiliko dugu. Orria erditik tolestu eta berriro ere tolestuz lortuko dugu laurdena. Moztu.




2. Moztu dugun zatia erditik tolestu, irudian ikusten den bezala.



3.  Berriro ere erditik tolestu.



4. Berriro ere tolestu egingo dugu, baina kasu honetan markatu besterik ez dugu egingo eta berriz zabaldu.


5. Goitik behera erditik tolestu eta markatu. Zabaldu. Horrela paperaren erdia markatuta geratuko da.


6. Erdiko puntuaren inguruan borobiltxo bat egingo dugu. 


7.  Borobiltxoaren inguruan petaloak irudikatuko ditugu. Adi. Ertzetakoak ez daitezela guztiz amaierara heldu, bestela loreak solteak aterako dira, mozten dugunean.


8. Moztu.

9. Zabaldu loreak


10. Azkenik lorearen erdian errotulkiarekin borobila margotu eta badaukagu.

Forma ezberdinak eman ahal diozue, orain imaginazioa zuen esku dago!