Translate

miércoles, 29 de junio de 2016

Koloredun Gatza

Gaurko eskulana erraza bezain polita da. Gure txikitxoei, eta ez hain txikitxoei, gustatuko zaien denbora pasa da.

MATERIALAK:


  • Gatza
  • Klarionak
  • Kristal edo plastikozko pote garden bat
  • Aldizkari edo paper bat (zaharra edo zikina bada hobe)








PROZEDURA:


  1. Aldizkari edo paper zati bat mahaiaren gainean jarri. Nire gomendioa: "aldizkari edo egunkari bat zabalik erabili. Gerora begira errazagoa egingo zaielako gure txikitxoei gatza ontzira botatzeko".
  2. Horren gainean gatza bota, menditxo bat bota eta klarionarekin margotu. Horretarako klariona hartu eta gatzaren gainetik pasatuko dugu, ez dugu ezer gehiagorik egin behar. Hasieran zertxobait kostatuko zaigu, baina jarraituta ikusiko duzue nola joango den kolorea aldatzen. Gero eta denbora gehiago eman margotzen gero eta kolore biziagoa izango du gure gatzak.



  3. Behin nahiko kolore duela erabakitzen dugunean aldizkaria bi aldetatik hartu eta itxi. Horrela alde batetik potera botako dugu barruan duen gatza.




  4. Horrela jarraituko dugu potea bete arte. Guztiz beteta tapoia jarri eta badaukagu. Nahi izanez gero tapa apaindu dezakegu lazo baten bidez edo.







lunes, 27 de junio de 2016

Plastikozko eskumuturrekoa




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso sinplea da, baina arrisku asko dituenez heldu baten beharra dago.
Materiala birziklatzen da.

MATERIALA:


  • Plastikozko botila bat
  • Artaziak eta kuterra
  • Atzazkalak margotzeko margoak
  • Plantxa



PROZEDURA:

  1. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Botila hartu eta 4 cm inguruko zati bat moztu. Berdin da ez bazaigu mozketa guztiz artez gelditu.
    ADI! Ez bota beste botila zatiak, horrekin beste eskulanak egin daitezke. Amaieran jarri dizkizuet.
  2. Artez gelditu ez bazaigu, artazien laguntzarekin arteztu.
  3. KONTUZ! Pausu hau heldu batek egin beharko du. Ertzek gure besoa ez mozteko borobildu egingo ditugu. Horretarako plantxa entxufatu eta ertzak pasatuko ditugu. Kontuz, denbora asko izanez gero plastikoa asko urtuko zaigu. 
  4. Behin borobilduta ditugunean apaindu egingo dugu. Hemen dator zatirik dibertigarriena! Atzazkalak margotzeko margoak hartu eta gure gustura margotuko dugu. Zergatik erabiliko ditugu margo hauek? Tenpera erabiliz gero, plastikoa denez ez da ondo atxikituta geratuko eta gure lanak ez du ezertarako balioko.


                                             

EA ZEINEN EDERRAK EGITEN DITUZUEN ZUEK!!!

       


sábado, 25 de junio de 2016

GILTZATAKOA

Hau bai sinplea, baina zein ederra gelditzen den giltzekin batera. Gure txikienei konplikatuegia irudituko zaien arren nagusiagoei izugarri gustatzen zaie eskulan hau. Gainera, nork ez du gabonetako serpentina horiek kaxoietan sartuta, bada begira zertarako erabili daitezkeen.

Has gaitezen!!





MATERIALAK:



  • Serpentinak
  • Kola zuria
  • Arandela



PROZEDURA:



  1. Serpentina bat hartuko dugu eta estu-estu biribiltzen hasiko gara.

  2. Nahikoa eginda dugula uste dugunean edo zatitxoa amaitu zaigunean kola zuriarekin (gutxi erabili) ertza itsatsiko dugu

  3. Gainean beste koloreko zati bat hartu (edo kolore berdina), kolarekin itsatsi eta birbiltzen jarraitu.

             
  4. Nahi adina egin baina pixka bat lehenago arandela hartu eta alde batean jarri.

  5. Bertan gelditzeko serpentinekin lortuko dugu gainetik pasatuz, gero eta lodiagoa izan gehiago iraungo digu.

  6. Amaitutzat ematen dugunean kola zuriarekin (beti ere neurrian, asko botaz gero kapa lodiegia deldituko zaigu) guztia errepasatuko dugu. Nik atzamarrarekin egiten dut, baina pintzel batekin ere egin daiteke. Pausu hau oso garrantzitsua da, kola zuriak babestu egingo duelako eta.

             
  7. Lehortzen utzi