Translate

Mostrando entradas con la etiqueta Musika instrumentuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika instrumentuak. Mostrar todas las entradas

martes, 21 de abril de 2020

Marakak 2

Kaixo!

Gaurkoan zarata apur bat aterako dugu. Maraka berriekin natorkizue, orain dela urte batzuk maraka batzuk erakutsi nizkizuen, gaurkoan are sinpleagoak baina benetan dibertigarriak egingo ditugu.



 HAS GAITEZEN BERAZ!



MATERIALAK:



  • 2 jogur pote (maraka bakoitzeko)
  • Pegatinak (edo dekoratzeko nahi duguna) 
  • Kola/Silikona
  • Lekaleak/Zerealak




PROZEDURA:

1- Jogur poteei etiketa kenduko diegu. Guk egindako irudi batekin forratuko badugu pausu hau ez da beharrezkoa izango.


2-  Pegatinez beteko dugu edota gure artelanak itsatsiko ditugu.



3- Pote baten erdia gure zerealez edo lekalez beteko dugu. Lekale bakoitzak soinu desberdina ateratzen du, beraz, soinu desberdina ateratzen duen marakak sortu ditzakegu.


4- Beteta dagoen potearen gainean bestea itsatsiko dugu, silikonaz edo kola arruntarekin.

5- Lehortzen utzi eta badaukagu gure lehenengo Marakak! Pausu berdinak jarraitu nahi beste maraka egiteko. 


KONTZERTUA EGITEKO PREST GAUDE!

martes, 25 de junio de 2013

MARAKAK

Kaixo Lagunak!

Honako marakekin izugarrizko kontzertua eman diezaiokegu edonori.

Ea zein politak ateratzen zaizkizuen zuei!!





INFORMAZIO OSAGARRIA:


Zailtasun maila: Erreza (Lehen Hezkuntza)

Oso merkea. Birziklatutako materialak.

MATERIALAK:



- Jogurta potoa
- Garbantzuak, dilistak, indabak...
- Palu bat (txinatarrek erabiltzen dituztena adibidez)
- Soka bat
- Tela (kamiseta zahar bat adibidez)
- Artaziak
- Kola zuria



PROZEDURA:




  • Jogurta potoa oso ondo garbituko dugu. 
  • Behin gerbituta beheko aldeko erdialdean zulo bat egingo dugu artazien laguntzaz. Bertatik palu bat sartu beharko dugu, beraz palu horren diametroaren zabalerakoa egingo dugu.
    Erdian boligrafoarekin zuloa non egin markatu


    Zuloa egin

    Zuloa eginda
  • Zuloa prest dugunean makila sartuko dugu, punta baino zertxobait gehiago. Eta zuloaren inguruan kola zuria bota edota silikona hotza. Badaezpadan makila irten ez dadin egingo dugu. Utzi kola lehortzen.




  • Lehortuta dagoela ikusten dugunean jogurta potoaren barruan garbantzuak sartuko
    ditugu. Ez bete garbantzuz potea, bestela ez du zaratarik aterako.



  • Oihal zatiaren laguntzaz potoa estaliko dugu.





  • Azkenik soka (artilea nire kasuan) hartu eta potoa amaitzen den tokian gogor lotuko dugu.
  • Orain zuon esku dago oihala apaintzea edo ez. Niri horrela gustatzen zait, baina noski zuen txanda da.


  • Amaitu dugu, has dadila festa!