Translate

sábado, 16 de julio de 2016

Ohar eskegitzailea

Kaixo!

Gaurkoan ere badugu beste eskulan bat. Hona hemen ohar eskegitzailea. Astean egin behar ditugun gauzak apuntatzeko balio du. Ikusgarria da, beraz, gauzak errazago gogoratuko ditugu.



Has gaitezen!

MATERIALA:



  • Artaziak edo kuterra
  • Barradun kola
  • Silikona hotza
  • Kartoia
  • Pintzak (5 edo 7)
  • Errotulkiak
  • Apaintzeko gometsak
  • Fieltroa/tenperak/
  • Koloretako paperak
  • Erregela
PROZEDURA:

  • Lehenengo eta behin kartoia hartuko dugu eta 42 x 15 zm-ko zati bat moztuko dugu. Artaziekin ezin badugu kuterra erabiliko dugu. KONTUZ hatzamarrekin!

  • Ondoren, koloretako papera hartu eta gure kartoia baino zertxobait handiagoa moztuko dugu. Nik opariak biltzeko papera erabili dut, baina zuek, erabili nahi duzuena edo eskura duzuena. Barradun kolaren laguntzaz itsatsi. Sobratzen den zatia atzetik itsatsi.

  • Pintzak apaintzen jarraituko dugu. Zuen gustora egin, nik kolodun fieltroa erabili dut.


  • Behin eginda kartoian pintzak non joango diren erabaki. Nik 7 zentimetroko aldea utzi dut bata bestearekiko. Gustora dagoenean silikona hotzarekin itsatsi.

      

  • Gero, pintza bakoitzaren gainean asteko egunak idatzeko ditugu. Nire kasuan, lehenengo orri zuri batean idatzi dut eta gero hori itsatsi dut.


  • Azkenik izenburua idatzi eta apaindu.


  • Paretan jarri nahi badugu atzeko aldean soka bat itsatsiko dugu eskegi ahal izateko. Beste aukera bat hozkailuan jartzea izan daiteke. Horretarako iman batzuk itsatsi ditzakegu.

jueves, 14 de julio de 2016

Lorea

Kaixo!
Gaurko eskulana oso erraza eta sinplea da, gure gelak apaintzeko modu berezi bat.

IKUS DEZAGUN:





MATERIALAK:


  • Arrautzen kutxa
  • Tenperak
  • Pintzela
  • Artaziak
  • Kola
  • Ponpoi txikia
  • Makilak






PROZEDURA:
  

  • Lehenengo eta behin kutxak duen zati txikia moztuko dugu.




  • Jarraitzeko kutxa erditik moztuko dugu.



  • Lau zulotxoko zatia moztuko dugu. Forma pixka bat eman eta tenperekin margotuko dugu.


  •  Behin margotuta  (lehortzen utzi, noski) puntan ponpoi txiki bat itsatsiko dugu.

  • Zeloarekin edo kolarekin atzeko aldean makila bat itsatsiko dugu.

martes, 12 de julio de 2016

Mailakatutako kutxa

Kaixo,

Gaurko eskulan hau pixka bat zailagoa da besteekin konparatuz, baina ziur nago zuek kapaz izango zaretela hau burutzeko. Adi! kontzentrazio handia eskatzen du honek eta.

Has gaitezen!!

   
MATERIALAK:


  • Kartulinak
  • Artaziak
  • Erregela
  • Kola
  • Arkatza
  • Koloretako orriak (nahi izanez gero)
  • Errotulkiak edo nahi duguna margotzeko



PROZEDURA:

  • Kartulina batean arkatza eta erregelaren laguntzaz 32cm x 16cm-ko laukizuzen bat irudikatuko dugu.

  • Laukizuzen hori moztu.

  • Laukizuzen horretan, 32 zmko alde horretan laugarren zentimetroan, zortzigarren zentimetroan, hamabigarren zentimetroan eta hogeita laugarren zentimetroan markak egingo ditugu. Behin bi aldetatik markatuta dugunean, marren bidez lotu. 
  • Lau zutabe izan behar ditugu. Orain lehenengo zutabean 4 zm-ra marra bat egingo dugu. Bigarren zutabean 4zm-ra eta 8 zm-ra bi marra egingo ditugu. Hirugarren zutabean 8 zm-ra eta 12 zm-ra bi marra. Eta azkenik, laugarren zutabean, 12 zm-ra marra bat egingo dugu.

  • Orain, zutabeetatik tolestuko dugu. Horretarako erregela erabiliko dugu.

  • Alde batera utzi kartulina zatitxo hori. Kaxoiak egiten hasiko gara. Horretarako, nik, beste koloretako kartulina bat hartu dut. 16 x 16 zentimetroko lau karratu irudikatuko eta moztuko ditugu.

  • Behin eginda, alde bakoitzean 4 zentimetrora eta 12 zentimetrora markatuko dugu. Markak lotuko ditugu.

  • Bukatuta, artaziekin, eskumako eta ezkerreko markak moztuko ditugu,  irudian agertzen den bezala.

  • Bukatutzat ematen dugunean marka guztietatik tolestuko dugu. Tolesteko barrura egingo dugu.

          
  • Kaxoia eraikitzeko, zatirik txikienetan kola emango dugu.

  • Itsatsiko ditugu. Gogoratu lau montatu behar ditugula.

      
  • Hartu berriro ere lehenengo kartulina eta egin ditugun laukizuzen txiki bakoitzean kaxoaik itsatsiko ditugu.

       
  • Hurrengo pausua kutxaren tapa egitea da. Horretarako 16,5zm x 16,5 zm-ko lauki bat moztuko dugu kartulin batean. Gero, kaxoiak egin ditugun bezalako pausuak jarraitu (Begiratu goian).

  • Azkeneko pausua kutxa kanpotik zein barrutik apaintzea da.



domingo, 10 de julio de 2016

Zamau-babes ("Salvamanteles")

Kaixo lagunak!

Txikia nintzenean izugarri gustatzen zitzaidan eskulan hau egitea, ea zer deritzozuen! Beti bezala erraza bezain sinplea:

Has gaitezan!




Materialak:


  • Egurrezko 24 pintza
  • Kola zuria
  • Tenperak edo berniza
  • Pintzela

Prozedura:

  • Pintzak hartu eta desmontatuko ditugu. Erdian duten metalezko zatia kenduko diegu.

  • Pintzen zati leunak itsatsiko ditugu. Horretarako kola pixka bat bota. Gomendioa: Ez bota kola askorik. Askoz botaz gero, aldeetatik aterako zaigu eta zapitxo heze batekin kendu beharko dugu.
        
  • Lehortzen utzi.
  • Behin lehortuta bata bestearen ondoan jarriko ditugu. Puntak bata besteari jarrita kokatuko ditugu, horrela zirkulu bat sortuko da.

  • Gure gustura dagoenean, puntan kola pixkat bota eta binaka itsatsiko ditugu.

       
  • Berriz ere, lehortzen utziko dugu.
  • Lehortuta daudenean elkarrekin itsatsiko ditugu zirkulua bete arte.
  • Azkeneko pausu hau bakoitzaren aukerakoa da, baina, nik erabili egiten dudanez barniza erabiliko dut, egurrak luzaro iraun dezan.

jueves, 7 de julio de 2016

Nor Naiz?

Kaixo Lagunak!

Izugarri gustatzen zaidan jolas bat ekarri dizuet gaur. Guk pertsonalizatu dezakegulako milaka aukera ditu. Jolas hau erabili dezakegu ikasgaien euskarri bezala. Adibidez, landu daitezkeen gauzen artean hauek izan daitezke:



  • Deskribapenak: aditzondoak, (ezaugarriak)
  • Gaia bera: animaliak, arropa, janariak, etxea, gorputz atalak... ( hiztegia)
  • Hizkuntzak





MATERIALAK:


  • Fieltro edo ilerako goma zabala
  • Berrerabiltzeko orriak
  • Artaziak
  • Margoak edo errotulkiak
  • Kartulina
  • Belkro zati bat
  • Kola (argazkian falta da)   






PROZEDURA:

  • Berrerabiltzeko orriak hartu eta 7 cm-ko karratuak irudikatuko ditugu. Nik lehenengo arkatzarekin egiten dut eta behin ondo dagoela errotulki beltzarekin birpasatzen dut. Pausu hau ordenagailuan egin daiteke eta gero inprimitu.

        
  • Moztu karratuak eta koadro bakoitzean landu nahi den irudiak egingo ditugu. Txikitxoekin hobeto da irudiak, baina nagusiagokoekin hitzak erabili daitezke. (moztu baino lehen). Hau ere, ordenagailuan egin daiteke.

       
  • Irudiak margotu.

  • Kartulina batean itsatsi.

  • Moztu kartulinarekin batera.

  • Pausu hau ez da derrigorra baina, nire gomendioa egitea da. Honi esker, gehiago iraungo digute eta irudiek. Koladun forroa erabiliz plastifikatuko ditugu.

       
  • Irudi bakoitzaren atzean belkro zati txiki bat jarriko dugu. Belkroak bi zati ditu, zati bat lehuna dena eta bestea latza. Latza erabiliko dugu.

         
  • Fieltro 3-4 zm inguruko zabalera duen zati luze bat moztuko dugu. Laburregi gelditzen bazaigu, lasai, bi zati moztu.

  • Bi zati moztu behar izan badugu, zati baten muturrean belkroaren zati latza jarriko diogu. Zergatik latza bakarrik? Fieltroari oso ondo heltzen delako.
  • Fieltro zati horren  beste muturrean beste belkro zati bat jarri.



Nola Jolastu:

  • Bolondres bat aukeratu. 
  • Zinta edo goma buruan jarriko du edo diogu.
  • Beste batek aukeratuko du zein irudi jarri eta begiak ixteko esango diogu, tranparik egin ez dezan.
  • Kopetan jarriko diogu eta begiak irekitzeko esan. Logikoa denez, ezingo du irudia ikusi, baina beste guztiok bai.
  • Bolondresak galderak egingo ditu, baina, beti ere erantzuna ez edo bai dena.
    • Kolorea: Gorria naiz?
    • Tamaina: Handia naiz?
    • Forma: Borobila naiz?
    • Erabilera: Borratzen dut?
    • Besteak: Anfibioa naiz? Biziduna naiz?


ASMATZEKO GAI AHAL ZARA?