Paper solteak, gutunak , etb. gordetzeko kutxatxoa dakarkizuet gaurkoan. Oso erraza da eta benetan polita geratzen da edozein tokitan, hozkailuan, ikasteko mahaian, ohe ondoko mahaitxoan, etxeko sarreran...
PREST?
MATERIALAK
- Laboreen kutxa bat(zerealak)
- Forratzeko kartulina, orriak, forroa
- Ispilua (aukeran)
- Soka (aukeran)
- Boligrafoa
- Erregela
- Kola
- Artaziak/kuterra
- Zeloa
PROZEDURA:
1- Laboreen kutxa hartuko dugu eta zeloaren laguntzaz kutxa itxi egingo dugu.
2- Erregela hartu eta laboreen kutxaren aurpegi batean 12 centimetrora marka egingo dugu. Ertz bakoitzean egindako markak marra baten bidez lotuko ditugu. Gero hortik moztu beharko dugu eta.
1- Laboreen kutxa hartuko dugu eta zeloaren laguntzaz kutxa itxi egingo dugu.
5- Bi eskinak eginda ditugunean moztu egingo dugu. Kontuz, bi kutxa zati aprobetxatu nahi badugu kuterra erabili beharko dugu, horretarako laguntza eskatu.
6- Dekoratzeko unea heldu da, nik forro beltza erabili dut, baina kartulinarekin ere oso polita geratzen da.
7- Etxetik neukan ispilu bat ere itsatsi diot, baina hau hautazkoa da. Inguruan katuaren hazkagailu zaharretik lortutako soka erabili dut. Oso polita geratuko litzateke 3D koadroan ikasi genituen tximeletak itsasten baditugu.
8- Hozkailuan jarri nahi izatekotan atzekaldean imanak itsatsiko ditugu. Nik propagandazko hainbat nituen etxetik eta horrek aprobetxatu ditut. Ez baduzue hozkailuan jarri nahi pausu hau saltatu.











