miércoles, 29 de abril de 2020

Mahaiko estutxea

Kaixo Lagunak!

Gure mahaia ordenatuta mantentzeko mahaiko estutxe bat prestatuko dugu. Margoak, arkatza, borragoma, zorrozkiloa, klipak, txintxetak... gordetzeko aproposa den estutxe bat da. Nahi besteko konpartimentu sortu ditzakegu. Horrez gain, etxean sortzen diren "zaborra" berrerabiliko dugu.

ADI! Momentu batean kuterra erabili beharko dugu, beraz heldu bati laguntza eskatu.



Prest? Has gaitezen!

Materialak
  • Kartoizko ontzi bat (Pringles)
  • 2 lata txiki (hegaluzearena) edo gehiago
  • Poliespanezko bandeja 1
  • Dekoratzeko elementuak (koloretako orriak,
     hariak)
  • Kuterra
  • Artaziak
  • Erregela
  • Kola








PROZEDURA

1- Kartoizko ontzia handiegia denez erditik moztuko dugu. Horretarako erregelarekin neurtu (23 cm guztira) eta erdian (11,5 cm) markatxoak egingo ditugu.

2- Moztu.


3- Dekoratu egingo dugu. Horretarako paperezko koloretako orriak itsatsi ditut. Nahi izatekotan marrazkiak egin orrietan eta itsatsi.

 

4- Lehortzen utziko ditugu. Latekin hasiko gara orain. Kontuz, zuen latek moztu egiten badute ertzetan silikona edo plastilina jarri. Honen bitartez ez gara moztuko gauzak hartzera goazenean. Nireek ez dutenez mozten ez diet jarri. Dekoratzen hasiko gara. Nik hariak itsatsi ditut.


 





5- Lehortzen utziko ditugu. Berriro ere lehortzen utzi ditugun bi kutxatxoak bandejan itsatsiko ditugu.


6- Azkenik lehortuta dagoenean latak itsatsiko ditugu, nahi ditugun tokian. Nik bi ontzien erdian jarri dut, baina hori bakoitzak erabaki dezala. Silikonarekin itsatsi dut arinago amaitzen delako, baina zuek ez badaukazue kolarekin itsatsi eta 10 segunduz  mantendu indar apur bat eginez.


Badaukagu eginda.









martes, 28 de abril de 2020

Animalia Mezulariak

Kaixo lagunak!

Uretako animaliak lantzen ari garela aprobetxatuz mezulari bihurtu ditugu. Gure familiak eta lagunak zoriontzeko postariak bihurtu ditugu. Ea zer deritzozuen!

 

HAS GAITEZEN, IKUSIKO DUZUE ZEINEN ERREZA DEN!

MATERIALAK



  • Koloretako orriak
  • Errotulki beltza
  • Arkatza
  • Artaziak
  • Kola
  • Serpentina






PROZEDURA:

1- Orri morean borobil bat irudikatuko dugu, plater bat erabili dezakezu edo zerbait borobila.

2- Moztu ezazu.

3- Erditik tolestu.



4- Bigarren orrian itsatsiko dugu, baina borobil erdia besterik ez.


5- Itsatsita daukagunean serpentinak hartu eta zatitxoak eginez itsasten joango gara.

 

6-  Begitxoak irudikatuko dizkiogu, nahi izanez gero.


7- Orri zuri batean tamaina berdineko borobila egin eta mezua idatziko dugu.

8- Marmokaren buruaren barruan itsatsiko dugu.


KARRAMARROA egiteko:

Pausu berdinak egin genituen. 
Serpentinak erabili beharrean, pintzak egiteko 4 borobil txikiagoak erabili genituen gutxi gorabehera 6 cm-ko diametroa duena. Erditik tolestu eta itsatsi orrian.

 



domingo, 26 de abril de 2020

Mugikor euskarria 2

Kaixo Lagunak!

Gaur mugikorra eusteko eta behar ditugun boligrafo eta arkatzak gordetzeko ontzia sortuko dugu. 

Eskulan honetan kuterra erabili behar dugunez laguntza eskatu heldu bati eta kotuz ibili!

Has gaitezen!















MATERIALAK


  • Tetrabrik kutxa (esnea, salda...)
  • Lata edo jogurt potea (kontuz ez dezala moztu)
  • Kuterra
  • Artaziak
  • Erregela
  • Kola
  • Soka (Dekoratzeko elementuak)





PROZEDURA


1- Tetrabrika ondo garbitu. Kutxaren ertz batean gure mugikorra jarri eta zabalera markatuko dugu.



2- Behin markatuta daukagunean 1,5 cm-ra marka egingo dugu. Zati hori ez dugu moztuko.


3- Gero guri begira dagoen kutxaren aldean 3 cm markatuko dugu, hori moztu egingo dugu.


4- Orain dena markatuta daukagula moztu egingo dugu, kuterraren laguntzaz zuloa egin eta gero artaziz moztu dezakezue. Gogoratu laguntza eskatzea.


5- Hurrengo pausua gure mugikorreko kargadoraren kablea sartzeko zulotxoa egitea izango da. Nire telefonoak erdian duenez bertan egingo diot. 1cm x 1cm karratutxoa irudikatu dut eta moztu.


6- Orain kablea sartzeko zulotxo bat egingo dugu, molestatu ez dezan. Nire kablea nahiko lodia denez 0,4 cm ko zabalera duen marra bat egin dut. Eta beheko partean, bai aurrean bai atzean, 3,5 cm-ko luzera duena egin dut.





7- Prest daukagu atal hori. Orain estutxearen zatia egingo. Horretarako gure ontzia hartu eta markatu egingo dugu, zein tamainako zuloa egin behar dugun jakiteko.


 

8- Behin markatuta moztu egingo dugu. Zulotxoa egin kuterrarekin eta artaziekin jarraitu mozten. Frogatu ea egin dugun zuloan ontzia sartzen den. Ez bada sartzen zuloa handitu, lasai, ez da ezer gertatzen eta.




9- orain dekoratzea besterik ez zaigu geratzen. Nik katuaren hazkagailu zaharretik hartutako soka erabiliko dut, baina kartulina, koloretako horriak, forroa, zeloa, pegatinak... edozein gauza erabili dezakezue zuek.


Badaukagu prest!


Animali tripontziak

Kaixo!

Gaur orain dela egun batzuk egin genituen animalien poteak erabiliz jolas bat sortuko dugu. Beraz, pote horiek badaukate erabilera anitz. Gogoratzeko hemen jarri dizuet esteka:

https://eskulan-zunbeltz.blogspot.com/2020/04/opari-potea.html

IKUS DEZAGUN NOLA MOLDATU:





MATERIALAK:


  • Kartoia
  • Kartulina
  • Animali poteak
  • Belkroa

PROZEDURA:

1- Kartoi zati bat hartu, gogoratu bertan animali poteak itsatsiko ditugula, gero eta handiagoa gero eta pote gehiago jarri ahal izango ditugu.

2- Kartoiaren gainean kartulina bat itsatsi.












3- Pote bakoitzean kartulinarekin egindako zenbakiak itsatsiko ditugu.


4- Azkenik potearen beheko aldean belkro zati bat itsatsiko dugu. Belkroak poteak nahi ditugun beste tokiz mugitzea edota berriak jartzea errazten digu.

 
5- Kartoi zatian itsatsiko ditugu. 



JOLASTEKO MODUA

Guregandik nahi beste urrun jarriko dugu. 
Paperez egindako pelotak, edo nahi ditugunak, poteetan sartzen saiatuko gara. 
Behin pelota guztiak jaurti ditugunean ea zenbat puntu lortu ditugun kontatuko dugu.

viernes, 24 de abril de 2020

Sorpresa Kutxa

Kaixo Berriro ere!

Gaurko eskulana benetan berezia da. Aukera mordoa ematen duen kutxa bat sortuko dugu. Kutxa hau erronken kutxa bihurtu daiteke, baita sarien kutxa ere. Ikasgai desberdinak lantzeko ere balio du, matematikak, gizarte, kultura, natura...

KONTUZ, ESKULAN HONETAN HELDU BATEN LAGUNTZA BEHARKO DUZU, KUTERRA ERABILI BEHARKO BAITUZU



Hasteko prest? Goazen ba!


MATERIALAK


  • Kartoizko kutxatxo bat
  • Kartoia
  • Kartulina
  • Kola
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Boligrafoa
  • Erregela
  • Dekoratzeko elementuak







PROZEDURA

1-  Kartoia hartu eta kutxaren tamainako karratua irudikatuko dugu. Erregelaren laguntzaz 3 milimetro kenduko diogu egin diogun karratuari. Karratua gure kutxa baino txikiagoa izan behar du eta.



2- Moztu kutxan sartzen diren beste moztu, nirean 21 sartzen dira.





3- Moztu eta kartoiaren lodiera neurtuko dugu.


4- Neurri horrekin kutxaren alde batean markatu egingo dugu. Nireak 3 mm neurtzen ditu eta kutxan 3 mm-ko marra irudikatu dut.


5- Kuterraren laguntzaz moztu. GOGORATU, laguntza eskatu eta kontuz atzamarrekin.


6- Behin zuloa egin dugula eta gure kartatxoak errez hartzeko goiko eta beheko aldean zirkuluerdia irudikatu eta moztu.
7- Orri bat hartu eta gure karratutxoen tamainako karratuak egingo ditugu.




8- nahi ditugun ideiak idatziko ditugu, adibidez, erronkak, kirolak, naturako galdera bitxiak, historia edota mezu positiboak.



9- Behin idatzita ditugunean kolaren laguntzaz itsatsiko ditugu.


10- Guztiak eginda ditugunean kutxan sartuko ditugu.


11- Ondo funtzionatzen duela ziurtatuko dugu, karraturen bat ez bada behera joaten handiegia da eta moztu beharko dugu.



12-  Dekoratzea besterik ez zaigu geratzen. Nik kartulina zatitxoak jarri ditut. Berdina egiten baduzue kontuz zirkuluerdiak ez tapatzeko.



13- Idatzi kutxa misteriotsua edo nahi ditugun ikurrak egin eta bada prest gure kutxatxoa