viernes, 1 de julio de 2016

Twister

Aupa!

Ea zer deritzozuen honako eskulan eta jolas dibertigarria. Udako oporrak direla eta igerilekura errez eraman daiteken jolasa da. Baita udalekuetan erabiltzeko ere. Baina ez bakarrik udan, etxe barruan edo ikastetxeetan erabili daiteke, denbora pasa polita da eta.

Ea zeinek eusten duen gehien!Animatu!




MATERIALAK:


  • Zabor poltsa INDUSTRIALA edo bi poltsa handi
  • Berrerabiltzeko papera
  • Zeloa
  • Artaziak
  • Arkatza
  • Boligrafoa
  • Konpasa (nahi izanez gero edo plater bat)
  • Margoak
  • Kola


PROZEDURA:


  •  Lehenengo eta behin poltsa itxita dagoen aldetik moztuko dugu, alde batetik bestera. Horrela poltsa alde bietatik zabalik geldituko da.

  • Behin ebaki hori eginda alde batetik moztuko dugu, goitik behera. Modu honetan poltsa guztiz zabalik geldituko da.


  • Alde batera utziko dugu plastikoa. 4 koloreko 5 borobil egin behar ditugu, hau da, 20. Kolore bakoitzeko bosna borobil. Horretarako borobilak egingo ditugu (18 - 20 cm).
  • Behin egindakoan errotulkiz birpasatu eta barrutik margotu. Gogoratu (koloreak zuen gustora):

    • 5 Horiz
    • 5 urdinez
    • 5 Larrosez
    • 5 berdez


  • Moztu


  • Alde batera utzi


  • Bi dado egin behar ditugu orain. Irudian agertzen den bezala irudikatuko dugu orri batean. Nireek, adibidez, 7 zentimetro dituzte.
    • Orriaren goiko aldean 1,5 zm-ra marra bat irudikatuko dugu.


    • Marra egindakoan, 7 zm-ra beste barra bat irudikatuko dugu. 14 zm-ra hurrengoa eta 21 zm-ra beste bat.


    • Orain marra bakoitzean 7 zm-ko hiru zati egingo ditugu (bi marka egin, 7 eta 14 zm-ra, marra bakoitzean). Markak elkartu marra baten bidez.


    • Irudian ikusten duzuen bezala errotulki beltzarekin birpasatu.


    • Goiko karratuaren aldeetan irudian agertzen diren zatiak gehituko dizkiogu, dadoa osatu ahal izateko.


  • Dado batean borobilak margotzeko kolorez margotuko dugu. Adibidez, nik horrela egin dut:
    • 2 urdinez
    • 2 larrosa
    • 1 horia
    • 1 berdea




  • Beste dadoan gorputzeko atalak idatzi edo margotu ditzakegu. Oraindik ezkerra eta eskuina bereizten ez badakigu. Ezkerreko atalak kolore batez margotu (nik, adibidez, morez) eta eskuineko beste batez (laranjak, nire kasuan). Horrela eskuan kolore horietako gometsak jarri ditzakegu -ezkerrean morea eta eskuinean laranja-.
    Lehenengo arkatzez egin. Errotulkiz pasatu
    eta arkatz markak borratu















  • Dadoak moztu eta eraiki. Eraikitzeko marretatik tolestu behar dugu barrura. Baina guztiz eraiki baino lehenago paperez (moztu ditugun zatiak adibidez) egindako bola bat sartu pisu gehiago izan dezan. Nik udalekuetan erabiliko dudanez, zeloarekin forratu ditut hain erraz ez apurtzeko.

          

          

          

  • Azkenik plastikoa hartu eta borobilak itsatsi. Itsasi baino lehenago guztiak plastikoaren gainean jarri bakoitza non jarriko dugun ikusteko. (Zeloaz ondo forratu edo koladun forroarekin)

       
  • Gozatzera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario