miércoles, 29 de junio de 2016

Koloredun Gatza

Gaurko eskulana erraza bezain polita da. Gure txikitxoei, eta ez hain txikitxoei, gustatuko zaien denbora pasa da.

MATERIALAK:


  • Gatza
  • Klarionak
  • Kristal edo plastikozko pote garden bat
  • Aldizkari edo paper bat (zaharra edo zikina bada hobe)








PROZEDURA:


  1. Aldizkari edo paper zati bat mahaiaren gainean jarri. Nire gomendioa: "aldizkari edo egunkari bat zabalik erabili. Gerora begira errazagoa egingo zaielako gure txikitxoei gatza ontzira botatzeko".
  2. Horren gainean gatza bota, menditxo bat bota eta klarionarekin margotu. Horretarako klariona hartu eta gatzaren gainetik pasatuko dugu, ez dugu ezer gehiagorik egin behar. Hasieran zertxobait kostatuko zaigu, baina jarraituta ikusiko duzue nola joango den kolorea aldatzen. Gero eta denbora gehiago eman margotzen gero eta kolore biziagoa izango du gure gatzak.



  3. Behin nahiko kolore duela erabakitzen dugunean aldizkaria bi aldetatik hartu eta itxi. Horrela alde batetik potera botako dugu barruan duen gatza.




  4. Horrela jarraituko dugu potea bete arte. Guztiz beteta tapoia jarri eta badaukagu. Nahi izanez gero tapa apaindu dezakegu lazo baten bidez edo.







No hay comentarios:

Publicar un comentario