lunes, 16 de diciembre de 2013

Zapizko estutxea


Kaixo!

Eskolako materiala gordetzeko modu merke eta dibertigarria izan daiteke hona ekarri dizuedan eskulan hau.

Ea zer deritzozuen!











MATERIALAK:


- Garbitzeko bi zapia

- Kordel bat (berdin du zein den)

- Erregela

- Arkatza

- Artaziak

- Grapagailua







PROZEDURA:

1- Lehenengo zapia hartu eta ertz batetik 10 cm-ra tolestuko dugu.




2- Tolestutako aldetik 0.75 cm-ko marrak egingo ditugu arkatzaren laguntzaz. Marren artean 2 cm-ko espazioa utziko dugu.


3- Marrak prest daudenean artaziarekin ebaki itzazu.



4- Bigarren zapia hartu eta 1.5 cm-ko tira luze bat moztuko dugu.


5- Lehenengo zapia hartu eta egin ditugun zuloetatik sartu behar dugu moztu dugun tira luzea. Lehenengoa azpitik gora sartu eta hurrengo zuloan goitik behera. Horrela jarraitu zulo guztietatik pasatu arte.




6- Sartu berri dugun tirako mutur bat grapatu egingo dugu mugi ez dadin. Grapagailuarekin arazoak badituzue, nik izan ditudan bezala, josi ere egin dezakezue.



7- Beste muturrean botoi bat itsatsiko edo josiko dugu. Bere inguruan kordela jarriko dugu eta badaukagu gure estutxe berria.





domingo, 15 de diciembre de 2013

PINTZEZKO MARKOA










MATERIALA:



- 20 Pintza

- Kartoia

- Tenperak

- Kola zuria

- Arkatza

- Artaziak

- Pintzela





PROZEDURA:

1 - Pintzak hartu eta banatu egingo ditugu, hau da, barruko burdinezko zatia kendu.

2 - Kartoia hartu eta 13 diametroko borobil bat egingo dugu erdian. Bertan nahi dugun argazkia jarriko dugu. Kanpoan 37 cm-ko beste borobil bat egingo dugu.



3 -  Behin egindakoan alde batera utziko dugu eta 40 pintza zatiak (20 pintza normal) nahi dugun bezala margotuko ditugu. Lehortzen utzi.

4- Lehortutakoan borobil txikia kontuan hartuz inguruan pintzak jarriko ditugu. Gustura dauzkagunenan kola zuriarekin itsatsiko ditugu. Lehortzen utziko ditugu.



5- Azkenik, 13 cm-ko borobiletik ebaki egingo dugu.

sábado, 14 de diciembre de 2013

Karramarroa



MATERIALA:

- Arrautzen kutxa
- "Limpiapipas" edo pipak garbitzekoak 2
- Bi begi
- Tenpera (gorria)
- Pintzela
- Kuter edota artaziak
- Kola zuria
- Erregela





PROZEDURA:

1. Arrautzen kutxako zati bat ebakiko dugu. Arrautza baten konpartimentu bat.



2. Behin ebakitakoan tenperarekin margotuko dugu. Lehortzen utzi.

3. Lehortzen dagoen bitartean Pipak garbitzekoak hartuko ditugu eta artaziaren laguntzaz 8 - 10 cm inguruko zatiak ebakiko ditugu (6 zati).




4. Ebakita dauzkagunean argazkian agertzen den bezala tolestura 3 egingo dizkiogu (Kanpora-barrura-kapora).


5- Margoa lehortuta dagoenean, hankatxoak izango direnak hartu eta kola zuriarekin itsatsiko ditugu. Lehortzen utzi.


6- Azkenik bi begiak itsatsiko ditugu.


jueves, 12 de diciembre de 2013

ZIZAREA

2. ZIZAREA



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: erreza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea, birziklatu egiten dugu.

MATERIALA:

- Arrautzen kutxa
- Kola zuria
- kartulina beltza
- Artaziak/kuterra
- Begiak
- Tenperak
- Pintzela

 PROZEDURA:

  •  Arrautzen kutxa hartu eta ebaki egingo dugu, argazkian bezala.


 



  •  Tenperak hartu eta nahi dugun bezala margotuko dugu, nire kasuan hiru kolore ezberdin erabili ditut.

  • Lehortzen uzten dugun bitartean kartulina beltza hartu eta zizarearen hankatxoak izango direnak irudikatuko ditugu, baita ebaki ere.



  • Antenatxoak ere egingo ditugu kartulina beltzean.

  • Margoa lehortuta dagoenean bi begi hartu eta mutur batean itsatsiko dugu, burua bailitzan.



  • Azkenik antenatxoak eta ahoa itsatsi, baita hankatxoak ere.











  • AMAITUTA!

miércoles, 11 de diciembre de 2013

SUGEA



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Erreza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea, birziklatu egiten dugu.

MATERIALA:


- Arrautzen kutxa
- Kola zuria
- Kartulina gorria
- Begiak
- Tenperak
- Pintzela
- Artaziak/kuterra



PROZEDURA:


  • Arrautzen kutxa hartu eta argazkian bezala ebakiko dugu.





  • Behin ebakita dagoenean tenperak hartu eta nahi bezala margotuko dugu, nire kasuan berdez eta puntu horiak gainetik. Lehortzen utziko dugu.


  • Begi bi hartu eta mutur batean itsatsiko dugu, aurpegia adieraziz.

  • Kartulina gorria hartu eta sugearen mihina ebakiko dugu.
  • Begien azpian itsatsiko dugu.

  • AMAITUTA!