jueves, 25 de julio de 2013

KANIKODROMOA





INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso erraza, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza
Merkea.

MATERIALA:


- Lastotxoak
- kanika 1
- kartoia
- tenperak eta pintzela
- Zeloa








PROZEDURA:

1. Kartoia hartu eta nahi dugun bidea irudikatuko dugu. Gero eta bihurgune gehiago izan gero eta solasgarriagoa izango da.

2. Lastotxoak egin dugun irudiaren gainean jartzen hasiko gara. Horretarako zeloa erabiliko dugu.








3. Nahi izanez gero margotu dezakegu. TRIKIMAILUA: Tenperak zeloa estaltzeko zailtasunak dituenez mistol edota Fairy xaboiarekin nahastuz gero konponduko genuke.



















IZARRA






INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: oso erraza. Lehen Hezkuntza
Merkea.

MATERIALA:


- Paluak (6)
- Koloretako horriak
- Kola zuria
- Artaziak
- Zeloa
- Kordela







PROZEDURA:

1. Koloretako horria hartu eta paluak baino zertxobait handiagoak diren zatiak ebakiko ditugu (12 zati).



2. Kola hartu eta paluetan itsatsi. Zailtasunak izanez gero zeloa erabili.


3. Behin forratuta dauzkagunean hiru palurekin hiruki bat eraikiko dugu. Gelditzen diren hirurekin beste bat erakiko dugu. Utzi lehortzen.


4. Lehortutakoan bata bestearen gainean itsatsiko ditugu.


5. Azkenik soka zati bat hartu eta ertz batean itsatsiko dugu zeloaren laguntzaz.

GLOBOA

 



INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: oso erraza, Lehen Hezkuntza
Oso merkea.


MATERIALA:

- Kolore ezberdinetako kartulinak
- Kola
- Zotzak
- Artazia
- Arkatza/boligrafoa








PROZEDURA:

1. Kartulina handi bat hartuko dugu eta bata bestearen ondoan obalo formako 3 irudi egingo ditugu. Ertzetako bien erditik marra bertikal bat irudikatuko dugu.









2. Ebaki ezazu irudikatutakoa.



3. Ebakita daukagunean ertzetako bi ebalo erdiak barrura tolestuko ditugu, bi ate izango balira.





4. Nahi dugun bezala apainduko dugu.

5. Kartulina zati bat hartuko dugu, zotzen tamainako lauki bat egingo dugu. Ebaki ezazu.






.

6. Kola zuria hartu eta ebakitako laukiak zotzak itsatsiko ditugu.



7. Azkenik, bi zotz hartu eta egindako laukitxoa eta globoan itsatsiko ditugu, elkarrekin lotzeko.






Eskulan hau, norbait zoriontzeko ere erabil daiteke.

                                  

KATEA

Kaixo!

Festa bat apaindu behar eta ez duzula dirurik?  Lasai, hemen duzu modu merke bat eta egiten primeran pasatuko duzu.


                    


INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso Erraza, Haur hezkuntzako haurrek egiteko modukoa
Oso merkea, edozein paper mota erabil daitekelako.

MATERIALA:

- Edozein motatako paperak (egunkariarekin ere egin daiteke).
- Artaziak
- Erregela

PROZEDURA:

1. Nahi dugun zabalerako tirak egingo ditugu (argazkikoek 2 cm-ko zabalera dute).


2. Tira bat hartu eta muturrak elkarrekin itsatsiko ditugu, borobila lar luze ateraz gero zati bat ebaki dezakezu.


3. Hurrengo tira aurretik egin dugunaren barrutik sartuko dugu eta muturrak elkarrekin itsatsi itzazu.


4. Azkeneko pausua behin eta berriro errepikatuko dugu, kateak nahi besteko luzera izan arte.









martes, 23 de julio de 2013

PELOTA HARRAPARIA






MATERIALA:

- Plastikozko edalontzi 1
- Zeloa
- Haria (90 - 100 cm)
- Orri zuri zati bat
- Kola zuria
- Artaziak

1. Plastikozko edalontzia hartu eta nahi dugun bezala apainduko dugu. Tenperarekin margotu nahi izanez gero trikimailu bat badago: Mistol edota fairy jaboiarekin nahastu tenpera.


2. Edalontzia buruz behera jarriko dugu eta kola zuriarekin haria itsatsiko dugu.


3. Orri zuria hartu eta erditik ebakiko dugu. Eskuarekin pelota bat egingo dugu.


4. Zeloarekin inguratuko dugu. Horretan gabiltzala solte dagoen hariaren muturra itsatsiko dugu.


AEROFONOA

Kaixo Lagunak!

Kontzertu bat eman nahi eta musika tresnarik gabe zaudela? Ez, larritu. Hona hemen modu erraz batean aerofono bat egiteko pausuak:




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Oso erraza. Lehen Hezkuntza edota Haur Hezkuntza
Oso merkea

MATERIALA:

- Lastotxoak
- Artaziak
- Zeloa

PROZEDURA:


1. Lastotxoak hartu eta zatitxo bat ebakiko dugu. Ebakiko dugun zatia gero eta handiagoa izango da. Horrela lastotxoak txikiagoak bihurtuko dira, noski.



2. Denak ebakita dauzkagunean zeloa hartu eta elkarrekin lotu itzazu. Eta badaukagu gure aerofonoa. Nork esango zizuen hain erraza izango zenik...

ONDO PASA, MAHASPASA!







ARTZAIN JOKOA




INFORMAZIO OSAGARRIA:

Zailtasun maila: Erraza, Lehen Hezkuntza.
Oso merkea.

MATERIALA:

- Kartoia
- Kartulina
- Intxaur oskolak (6)
- Errotulkia
- Zinta islantea
- Artaziak
- Tenperak eta pintxelak
- Erregela
- Kola





PROZEDURA:

1. Intxaur oskolak hartu eta tenperarekin margotuko ditugu. 3 kolore berdinarekin eta beste 3 beste kolore batekin. Lehortzen utziko ditugu.

2. Bitartean kartoia hartu eta nahi dugun tamainan ebakiko dugu, lehenengo arkatzarekin irudikatu erratuz gero borratzeko aukera baitago. (17cm x 17 cm)


3. Hori egindakoan, kartulina hartu eta kartoiaren tamaina berako lauki bat ebakiko dugu. Itsatsi kartulina kartoian.



4. Beste koloretako kartulina hartu eta 2cm x 2 cm-ko 9 lauki irudikatuko ditugu. Ebaki itzazu.


5. Ebakitako laukiak kartoian itsatsiko ditugu.


6. Intxaur oskolen margoa lehortutakoan tenpera beltza hartu eta marigorringoak izango balira bezala margotuko ditugu.






7. Kartoian jarritako laukitxoak marren bidez lotuko ditugu.


8. Amaitzeko, zinta islantea hartu eta kartoiaren ertzetan jarriko dugu.