sábado, 29 de junio de 2013

IRUDIAK KOTOIZKO MAKILTXOEKIN




INFORMAZIO OSAGARRIA:


Zailtasun maila: Oso erraza, Haur Hezkuntza
Oso merkea eta dibertigarria.

MATERIALA:

- Orri Zuriak
- Kotoizko makiltxoak (Beste aukera bat atzamarrekin egitea da)
- Tenperak
- Artaziak
- Kartulina
- Kola





PROZEDURA:





  • Kartulina marroia hartu eta zuhaitzaren enborra izango dena ebakiko dugu. Baita nahi besteko adarrak ere. Orri zurian itsatsiko ditugu zuhaitz baten itxura emanaz.

  • Kotoizko makiltxoak hartu eta tenperetan buztiko ditugu. Azkenik kolpe txikiak emanez zuhaitzaren hostoak egingo ditugu, baita zerua ere.




viernes, 28 de junio de 2013

APAINTZEKO LANPARA



 INFORMAZIO OSAGARRIA

Zailtasun maila: Oso erreza, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza


MATERIALA

- Koloretako paperak
- Artaziak
- Arkatza
- Erregela
- Zeloa











PROZESUA

  • koloretako papera hartu eta erditik tolestuko dugu.
  • Tolesduraren aurkako aldetik 3 cm-ra marra bat egingo dugu.


  • Bertikalki 2 cm-ko tirak irudikatuko dugu.

  • Marrak egindakoan artaziekin gainetik ebakiko dugu. Aurretik egin dugun marra horizontaleraino ebakiko dugu.

  • Papera zabalduko dugu eta muturrak zeloarekin itsatsiko ditugu.











  • Muturrak lotuta dauzkagunean koloretako paperezko tira txiki bat egingo dugu. Goiko aldean itsatsiko dugu.



jueves, 27 de junio de 2013

ORRI MARKATZAILEA






INFORMAZIO OSAGARRIA

Zailtasun maila: Erreza, Lehen hezkuntza
Oso merkea da.

MATERIALA

- Kartulina
- Erregela
- Arkatza
- Kola
- Artaziak
- Orri zuria







PROZEDURA


  • Orri zuria hartu eta hiru karratu irudikatuko ditugu. 5 cm-ko aldea izango du bakoitzak. Goiko eta eskumako karratuetan diagonalak irudikatuko ditugu.


  • Ebakitzeko orduan diagonaletatik ebakiko ditugu.


  • Ebakita daukagunean kartulinaren gainean jarri eta kartulinean irudikatuko dugu.

  • Ebakiko dugu.

  • Kolore ezberdineko kartulina hartu eta karratu bat ebakiko dugu (4,5 cm aldeak). Larrosa koloreko zatian itsatsiko dugu.

  • Kolore larrosako punta bat tolestu egingo dugu, argazkiak ikusten den bezala.

  • Azkenik bigarren punta tolestuko dugu eta bestearen gainean itsatsi egingo dugu.


  • Orain nahi dugun bezala apainduko dugu, begiak jarri, hortzak, mihia...


AGENDA






INFORMAZIOA OSAGARRIA

Zailtasun maila: erraza, Lehen Hezkuntza

MATERIALA
- Foamy

- Koloretako paperak
- Haria
- Artaziak
- Orratza
PROZEDURA


  • Koloretako paperak hartu eta erditik ebakiko ditugu.



  • Erditik ebakita dauzkagunean berriro ere erditik tolestuko ditugu.


  • Foamy-a hartu eta paperak eredu hartuta foamy- a ebakiko dugu.



  • Foamy-a ebakita dugunean erdialdean zuloak egingo dizkiogu orratzarekin. Baita koloretako paperetan ere.





  • Zuloak eginda dauzkagunean haria sartuko dugu. Papera eta foamy-a elkarrekin lotzeko. Barrutik hasiko gara. Barrutik kanpora!



  • Haria sarturik dauzkagunean ertzetan korapiloak egingo ditugu, ez ateratzeko.

  • Azkenik, foamy-an botoi bat josiko dugu.



  • Inguruan hari bat jarriko dugu, agenda zabaldu ez dadin.


HEGAZKINA PINTZEZ


INFORMAZIO OSAGARRIA:


Zailtasun maila: oso erreza, Lehen Hezkuntza


MATERIALA:


- Kartulina
- Pintzak
- Artazia
- Pintzela
- Tenpera
- Kola zuria
- Alambre zati bat









PROZEDURA:

  • Pintza bat hartu eta erdian dagoen burdinezko zatia kenduko diogu.


  • Pintzak hartu eta nahi dugun bezala margotuko ditugu.



  • Lehortzen utziko ditugu eta bitartean argazkian agertzen diren bi marrazkiak egingo ditugu kartulinean.



  •  Ebaki itzazu.




  •  Eskumako zatia ezkerrekoan itsatsiko dugu.




  • Lehortzen utziko dugu. Kartulina hartu eta helizea izango dena irudikatuko dugu. Ebaki.




  • Alanbre zati bat hartuko dugu eta helizearen erdian zulo bat egingo dugu. Bertatik alanbrea sartuko dugu.





  • Margoa lehortuta dagoenean zati guztiak elkarrekin itsatsiko ditugu.